Gu Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikidea Sailaren ikerketa taldea gara, (UPV/EHU).  Gizarte modernoaren esperientzia hobeto ulertzen laguntzea da ikerketa-taldearen helburu nagusia.

Berrikuntza teorikoaren eta metodologikoaren aldeko kezka partekatutik abiatuta, taldeak ekarpen garrantzitsuak egin ditu genero-ikerketetan, ahozko historian, gorputzen diskurtsoen alorrean eta, azken urteetan, gainera, emozioen eta maskulinotasunaren historian ere aitzindaria izan da.