Espainiako gizarte modernoaren esperientzia hobeto ulertzen laguntzeko asmoa du taldeak, eta hiru ikerketa-ildo egituratu ditu horretarako: genero-ikuspegia historian, emozioak eta subjektibotasunen eraikuntza. Hiru lan-ildo horiek elkarren artean gurutzatzen dira, kronologikoki XIX. eta XX. mendeak hartzen dituen proiektu zabal batean bilduta. Berrikuntza teoriko-metodologikoa garatu nahi da, aldi berean zentzu postkonstruktibistan eta historiaren hizkuntza-bira berrikusiz. Abiapuntuko ikuspegia: gizakiak botere-harremanen sarean eratutako subjektu sozialak dira eta gorputzak, bertan, euren esperientzia definitzen duten jarrera anitzetan kokatzen dira. Materialismo berriei, gorpuztasunei eta afektuen azterketei lotzen gatzaizkie horrela.

A.- Gorabidean datorren esperientziaren dimentsio emozionalarekiko interes akademikoarekin bat egiten dugu. Emozioen azterketa historikoari aitortutako garrantziak bi abiapuntu nagusi ditu: batetik, hizkuntza-biraren ondorioen ebaluazio kritikoa, eta, bestetik, burdinazko kaiola bihurtzeko arriskua duen hizkuntzaren kontzepzio estrukturalean oinarritutako paradigmaren mugez ohartu izana. Gizakien eta munduaren arteko harremana hizkuntzatik emozioetara eramatea da proposamenaren abiapuntua. Arrazoia lekualdatzea dakar, arrazionalitatearen kontzepzio hezurmamitu batetik iristeko mundura.

B.- Taldeko ikertzaileetako askok ibilbide sendoa duten generoaren historian. Horrela, ikuspegi hori lantzen duten historiagileak aitzindari bihurtzen dira gizarteko desberdintasunak eraikitzeko moduak aztertzen dituztenen artean eta ezagutza zientifikoaren egiaren edukia esparru postestrukturalista batetik aztertzen dutenen artean. Ikerketa-gai jakin batzuk bihurtu dira taldearen jardunaren ardatz; zehazki, «emakumeak» kategoriaren gaitasuna identitate politikoen eraikuntzan; eta identitate maskulinoen osaera eta beste errealitate sozial, nazional edo klaseko batzuekin duen lotura.

C.- Taldeak ekarpen handia egin du, halaber, memoriaren bidez eta ahozko historiaren metodologiaren bidez subjektibotasunak aztertzeko alorrean. Gure ikuspuntutik, subjektibotasuna eraikitzen duen giza gaitasuna da memoria. Ildo horretan, oroitzapenak aztertuz, pertsonek iraganean izan dituzten aldaketetara iristeko aukera dugu. Ahozko iturriak azterketa-gai bihurtzeko erabakian zerikusi handia du iturri horiek giza subjektibotasunaren dimentsio historikoa aztertzeko eskaintzen duten aukerak, eta, gainera, emozioen, esperientzien eta memoriaren ikerketarekin lotzeko aukerak.