Historiako lizentziatura amaitu nuen Deustuko Unibertsitatean 2012an, Manchesterreko Unibertsitatean kurtso bat eman ondoren Erasmus programari esker. Nire ikasketak amaitu eta gero, Historia Garaikideko Masterra burutu nuen; ikasgai batzuk UPV/EHUn eta beste batzuk Madrileko Unibertsitate Complutensen. Gaur egun, doktorego tesia egiten ari naiz Nerea Aresti Esteban irakaslearen zuzendaritzapean UPV/EHUko Historia Garaikideko sailean.

Nire ikerketaren –“Militante ereduak Trantsizioko kultura politiko antifrankistetan (1975-1982)”– helburu nagusia kultura politiko bat definitzerakoan militanteen garrantzia azpimarratzea da. Horretarako, uste dut ezinbestekoa dela jendearen subjetktibitateak aztertzea, batez ere diskurtsoak jasotzerako eta birmoldatzerako orduan. Bereziki, interesatzen zait eguneroko bizitzaren erabilpena kultura politiko bat osatzeko erabiltzen diren diskurtsoak sortu eta zabaltzerakoan. Diskurtso hauek dimentsio emozional berezi batez osatuta daude, militanteen arteko loturak ideologikoak zein emozionalak bultzatzen baitituzte.

Biltzarretan izandako partaidetzen artean, honako hauek nabarmen daitezke: 

  • “The politics of national reconciliation and emotional containment: a brief study of the Spanish Communist Party (1975-1977)". Eleventh European Social Science History conference. València (2016ko Martxoak 30 – Apririlak 2).
  • “La influencia del feminismo en el ideal del militante comunista en la transición a la democracia (1975-1982)”. IX Encuentro de Investigaciones del Franquismo. Universidad de Granada, Granada (2016ko Martxoak 9-10).

Halaber, zenbait jarduera zientifikoetan kolaboratu egin dut. “Modernidades en conflicto. IV Jornadas Doctorales Interuniversitarias de Historia Contemporánea” (València, 2016ko Uztailak 13-15) jardueretan mahai-inguru koordinatzailetzat aritu nintzen. Bertan, eztabaida-gaiak status quo-ren aurka ageri diren mugimendu antagonistak, kultura politikoak edo mugimendu sozialak izan ziren.
Amaitzeko, “Las Otras Protagonistas de la Transición. Izquierda radical y movimientos sociales” (Madrid, 2017ko Otsailak 24–25) kongresuaren komite zientifiko eta antolatzaileetan parte hartzeaz gain, feminismoari buruzko mahai-inguru bat koordinatu nuen. Kongresu honen xede nagusia Trantsizioa aztertzen duten ikertzaileen eta Trantsizioa bera bizi zuten militanteen arteko elkargune bat sortzea izan zen.

 https://metaaprendizaje.academia.edu/LauraCristinaCruzChamizo

 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.