Historian lizentziaduna da La Lagunako Unibertsitatean (ULL), 2012az geroztik. Gerora, Historia Garaikideko Unibertsitate-arteko Masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Gaur egun, Historia Garaikideko doktoregaia da unibertsitate horretan bertan, eta 2014az geroztik bertan egiten du, halaber, bere ikerketa-lana. 2015ean, EHUn prestakuntzako ikertzaileentzako kontratua eskuratu zuen.

Bere doktorego-tesiaren izenburua: La ordenación del cuerpo femenino durante la dictadura franquista a través de los reformatorios (1941-1975) («Emakumeen gorputzaren antolamendua frankismo-aldiko diktaduran, erreformatorioen bidez, 19441-1975»). Frankismoaren diktadurapean emakumeen immoralitatea nola eraiki zen aztertzea du helburu, bereziki Emakumeen Babeserako Patronatuaren eta Adingabeak Babesteko Obraren erreformatorietako jardunari erreparatuz. Emakume gazteen sexu-errepresioa izan zen Frankismoaren genero-proiektuaren kezka nagusietako bat, hura osatzen zuten indar politikoek (Sección Femeninak, Acción Catolicak eta Opus Deik) guztiek partekatzen zutena. Denbora joan ahala, zapalkuntza horrek hainbat aldaera jantzi zituen.

Arreta berezia egin zaie emakume «immoralei» egotzitako kategoria negatiboei, horien bidez «moralki susmagarriak diren emakumeen» hainbat profil edo estereotipo osatzeko erabili zirenei. Diskurtso errepresiboek emaitza desberdinak izan zituzten, ordea; izan ere, botere-sistema baten aurrean, subjektuek jarrera desberdinak hartzen dituzte, adostasunetik hasi eta erresistentziaraino, axolagabetasuna ere tartean. Eragindako emakumeen ahozko lekukotasunen bidez neurtu ahal izango da diskurtso araugile horien arrakasta edo porrota.

Teoriaren aldetik, tesi hori jarrera konstrukzionistan kokatzen da, hizkuntza-birako ekarpenak gehituta; zehazki, diskurtsoak sozialaren esanahia eraikitzeko duen eginkizuna, euren buruak eta gainerako pertsonak kokatzeko leku bat eskainiz pertsonei. Beste alde batetik, gehikuntzaren paradigmari esker, esanahia ematen duten beste elementu batzuei ere erreparatzen die, hala nola gorputzari eta emozioei.

Ahozko historiak, azkenik, biopolitika frankistaren eragina jasan zuten emakumeen subjektibotasunetara iristeko tresnak eskainiko ditu.

Esparru geografikoari dagokionez, estatu osoko ikuspegia hartzen du tesiak, emakumeen sexualitatearekiko errepresioan lurraldetik lurraldera desberdintasunik egon ote zen antzematen saiatzeko.

https://ehu.academia.edu/Carlos%C3%81lvarezFern%C3%A1ndez
Research ID: F-6425-2016
ORCID: 0000-0002-2554-080X

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.