Historian doktorea EHUn. La participación de las mujeres en el mercado laboral de Vitoria-Gasteiz 1950-1975 («Emakumeen partaidetza Gasteizko lan-merkatuan, 1950-1975») izeneko tesia defendatu zuen Pilar Pérez-Fuentes Hernández doktorearen zuzendaritzapean, eta EHUn azterketa feministen eta genero-alorrekoen tesirik onenarentzako Micaela Portilla Saria eskuratu zuen (2013).

Beraren ikerketa-ildo nagusiak historia sozialaren inguruan eta emakumeen eta generoaren historiaren inguruan ardazten dira, batik bat frankismo-aldiari erreparatuta. Hain zuzen, garai horri lotutako zenbait lan argitaratu ditu; nabarmentzekoak dira, besteak beste, Las damas de hierro («Burdinazko andreak»), Las amas de casa. Sujeto constructor de derechos durante el franquismo («Etxeko andreak. Eskubideak eraikitzeko subjektua frankismo-aldian»). Ikerketa-lan horren emaitza izan da, halaber, emakumeek sasoi garaikidean egindako lanari buruzko argazki-erakusketa, beraren zuzendaritzapean gauzatu dena. Haren proiektuen artean nabarmentzekoa da frankismo-aldian etxeko zerbitzuak izandako bilakaerari buruzko azterketa.

Gaur egun EHUko Gizarte Zientzien Didaktika Saileko irakaslea da.

http://orcid.org/0000-0002-9302-0830
https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=2115649
https://www.researchgate.net/profile/Aritza_Saenz

 

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.