Raúl Navarro-Méndez Soziologian graduduna da Bartzelonako Universitat Autònoman, Genero Ikasketetan espezializatuta, eta, ondoren, «Ikasketa Feministak eta Generokoak» graduondoko Masterra egin du EHUn. EHUko Historia Garaikideko Sailean doktoregaia da, «Ikasketa Feministak eta Generokoak» programaren baitan.

Beraren doktorego-tesiaren bidez, Espainiako XX. mendeko hogeiko eta hogeita hamarreko hamarkadetako gizonezkoen homosexualitatea aztertu nahi du; Guda Zibilaren aurreko aldian, alegia. Garai horretako gizonezko homosexualaren identitaterako hurbilpena egin nahi da, eta esperientzia homoerotikoa egituratzen den kategorien berri jaso. Subjektuek zer gaitasun duten arauzko diskurtsoek inposatutako terminoak birdefinitzeko eta kategoriei bestelako esanahia emateko. Hartara, Espainiako pertsona, talde edo azpimundu homosexualek nahiz garai hartan hein bateko normalizazioaren defentsan agertu ziren pertsona ospetsuek diskurtso kontrahegemonikoa sortzeko aukera ebaluatu nahi du. Ildo beretik, garrantzi handia ematen dio Espainiako kultura-, politika- eta gizarte-esparruetan irekitze- eta tolerantzia-prozesua kokatzeari.

https://metaaprendizaje.academia.edu/raulnavarromendez

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.