Historian lizentziaduna (2008), Historia Garaikidean Masterra (2009) eta Historia Garaikidean Doktorea Valentziako Unibertsitatean. Doktorego-aurreko bekaduna izan da Valentziako Generalitateko Conselleria d’Éducación, Valentziako Unibertsitateko Historia Garaikideko Sailari atxikita (2009-2013); gaur egun doktorego-ondoko ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko Sailean, unibertsitate horrek ikertzaile doktoreei espezializatzeko ematen dizkien laguntzei esker.

Beraren doktorego-tesiak Historia Garaikideko doktorego-tesi onenarentzako Miguel Artola Saria eskuratu zuen 2015eko VII. edizioan. XIX. mendeko Espainiako katolikotasuna, generoa eta feminitate-ereduak aztertzen ditu bertan. Landutako beste gai batzuk dira Valentziako emakumeen hezkuntza XVIII. mendearen amaieratik XIX. mendearen erdialdera arte, eta Espainian emakumeak irakasle bihurtzeko prozesua, XIX. mendearen lehen bi herenetan. Ikerketa-proiektu zenbaitzuetan hartu du parte eta aldizkari espezializatuetan argitaratu du; besteak beste, Arenal, Educació i Història, Ayer, Hispania Sacra, Historia Contemporánea, Feminismo/s eta Amnis aldizkarietan. 2016an, Espainiako Ikerketa Politiko eta Konstituzionalen Zentroak Evas, Marías y Magdalenas. Género y modernidad católica en la España liberal (1833-1874) («Evak, Mariak eta Magdalenak. Generoa eta modernitate katolikoa Espainia liberalean, 1833-1874») izeneko monografikoa argitaratu zuen.

Hiru ikasturtetan Valentziako Unibertsitatean irakasle izan da; lehenengo prestakuntzako ikertzaile bezala eta gero Bitarteko Irakasle Doktore elkartu bezala. Era berean, UNEDeko Bizkaiko sekzioko irakasle laguntzailea ere izan da. Horretaz gain, bi ikerketa-egonaldi egin ditu nazioartean: bata, doktorego-aurrekoa, hiru hilabetekoa, Pariseko École des Hautes Études en Sciences Socialesen (Frantzia) eta bestea, doktorego-ondorengoa, bost hilabetekoa University of Leedsen (Erresuma Batua).

Epe ertain eta luzera ikerketa-helburu hirukoitza du, nahiz eta gai guztiak elkarren artean lotura handia duten, guztiek ere katolikotasun garaikidea aztertzen dutelako, genero-ikuspegian oinarrituta. Lehenengo eta behin, Vatikano II.a Kontzilioaren harira katolikotasunaren eraldaketa-prozesuan parte hartu duten emakume katolikoen identitatea eraikitzeko prozesua aztertu nahi du. Euskadin jaio edo gaur egun bertan bizi diren emakumeei egindako ahozko elkarrizketak dira ikerketa horren iturri nagusia. Bigarrenik, hemeretzigarren mendeko emakume katolikoaren «Ni-a» eraikitzeko prozesua aztertu nahi du; bereziki emakumeen kongregazioen sortzaileena. Horretarako, idazki pertsonalak, autobiografiak, eskutitzak eta egutegiak hartuko ditu oinarritzat. Azkenik, XIX. mendeko erlijioaren feminizazio prozesuan sakondu nahi du eta, horretarako, Eliza katolikoak garai horretan eraiki zuen feminitate- eta maskulinotasun-ereduen diskurtsoa aztertzea aukeratu du bidetzat.

http://easynet.academia.edu/RaúlMínguezBlasco
https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=3010701

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.