Historian Graduduna naiz Antropologia Kulturaleko aipamenarekin Gaztela-Mantxako Unibertsitatean eta Ikasketa Femenistetan masterra Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Master amaierako lanaren gaia: emakumeen aurkako errepresio frankista Ciudad Real probintzian, Erantzukizun Politikoen Jurisdikzio Bereziaren bidez.

EHUn doktorego-aurreko beka lortu ondoren, une honetan ikerkuntza-karrera abiatu berri dut, doktorego-tesia prestatzen bainabil Historia Garaikidea Saileko «Ikasketa Feministak eta Generokoak» programaren baitan eta Nerea Aresti Estebanen zuzendaritzapean. Nire doktorego-tesian XIX. mendeko Espainian nagusi zen arauzko maskulinotasunaren ezaugarriei erreparatu diet, eraikuntza sozialtzat eta historikotzat; hala, genero-identitateen kontzepzio esentzialistetatik urrundu naiz. Zehazki, kultur instantziek sortutako diskurtsoaren bidez maskulinotasun hori (edo horiek) nola eraikitzen den aztertu nahi dut, hainbat aldagairen eragina ere aintzat hartuta: feminitatearen idealak, gizarte-klasea, kultura politikoa eta nortasun nazionala... Hain zuzen ere, elementu horiek guztiek pertsonen esperientzietan duten eraginari ere heldu diot.

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.