Historia Garaikideko Doktorea EHUn. Bertan irakurri zuen bere tesia: Representaciones de género en el cine español (1936-1982): Figuras y fisuras (Genero irudikapenak espainiar zineman (1936-1982): ereduak eta pitzadurak), 2012ko ekainaren 15ean. Frankismo-aldian eta Trantsizio-aldian identitate-eredu femeninoak eta maskulinoak aztertzen zentratu du bere ikerketa-lana. Horretarako, aldi bakoitzean ospe handiena izan zuen filmografiaren irakurketa interpretatiboa egin du, zinemak imajinario kolektiboa islatzeko gaitasuna ez ezik, bere eraikuntzan aktiboki lan egiteko duen ahalmena ere nabarmenduz. Arau-ereduen azterketari heltzeaz gain, film-hizkuntzaren monolitismoa zalantzan jartzen duten interpretazioak ere proposatu ditu. Bere tesiak Santiago de Compostelako Unibertsitateko Cátedra Juana de Vega Saria eta Historia Garaikideko Elkartearen Miguel Artolaren V. Saria eskuratu ditu 2012. urtean.
Gaur egun, identitateen eta subjektibitateen azterketan sakontzeko borondaterarekin, ahozko lekukotzen analisiaren bidez, zinema popularraren harrera ikertzen ari da.

2008. urtean hasi zuen bere jarduera unibertsitateko irakaskuntzan Euskal Herriko Unibertsiteatean (UPV/EHU), eta ordutik “Amerikako Historia”, “Egungo Munduaren Historia” eta “Gizartearen eta Lan Harremanen Historia” irakasgaiak irakatsi ditu. 2015. urtetik irakasle Atxikia da unibertsitate bereko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, eta bertan irakasten ditu "Gizarte Komunikazioaren Historia Orokorra" eta "XX. Mendeko Historia Sozial eta Politikoa".
Bere argitalpenen artean bi liburu nabarmentzen dira: Representaciones de género en el cine español (1939-1982): figuras y fisuras, CEPC y USC, Madrid, 2014, eta Arantza Anzizar antropologoarekin, Ametsak egi bihurtuz. San Nikolas ikastolako lehenengo andereñoak (1963-1969), Getxoko Udala, 2014. Argitaratu dituen beste lan batzuk honako hauek dira: "El cuerpo del hombre. Un estudio de la masculinidad en transición a través de tres películas: Full Monty, Billy Elliot y Pride", Nuevas formas de expresión en comunicación (2016) izenburua duen liburuan; “Zine-Formak, Gorputz-Formak. Diskurtso zinematografikoa eta gorputzen eraikuntza”, Alaitz Aizpuruk eta Bakarne Altonagak koordinatutako liburuan: Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak. Gorputzen eta binario sexualaren eraikuntzaz (2014).

Bestelako bilduma eta aldizkarietan ere argitalpenak egin ditu: "Spain is Different. Mass Tourism and Gender Identities in the Sixties", Journalism and Mass Communication, 3. zbk., 5. lib., 2015; “El ideal de feminidad de la posguerra en transformación a través de la película El último cuplé (Juan de Orduña, 1957)”, VIII Encuentro Internacional de Investigadores del Franquismo (2013), “Marisol y tío Agustín: Dos paletos en Madrid. Un estudio del éxodo rural desarrollista a través del cine”, Ecléctica, 2 zbk. (2013) eta “Cuerpos enfrentados en Sin novedad en el Alcázar”, Falange. Las culturas políticas del fascismo en la España de Franco (1936-1975) (2013).

https://metaaprendizaje.academia.edu/AintzaneRincón

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.