Nire ikerketa-ildoa XX. mendeko azken herenean kokatzen da, eta trantsizioa, modernitatea, subjektibotasunak eta memoria aztertzea du helburu. Teoriaren aldetik, lana ezker muturraren eta gizarte-mugimenduen historian, kultur historia berrian eta emozioen historian kokatzen da. Erabilitako metodologiari dagokionez, iturrien tratamendu kualitatiboan zentratzen naiz, batez ere ahozko iturrietan eta bizitza-historietan. Izan ere, mintegi batzuk ere eman ditut alor horiei buruz.

Nire tesiaren izenburua zera da: La experiencia de la transición en el País Vasco. Memoria, subjetividad y utopía (1976-1986) («Trantsizioaren esperientzia Euskal Herrian. Memoria, subjektibotasuna eta utopia, 1976-1986). Ingelesez eta gaztelaniaz idatzita dago eta 2016ko irailaren 29an aurkeztu nuen. Horretaz gain, 2017an artikulu bat argitaratu dut Historia Social aldizkarian: Expectativas de género en las luchas obreras del tardofranquismo y la transición. Feminismo y memoria en el Gran Bilbao (1975-1979) («Genero-igurikimenak frankismo berantiarreko eta trantsizioko langile-borroketan. Feminismoa eta memoria Bilbo Handian, 1975-1979»). Gaur egun Getxoko (Bizkaia) emakumeen elkartegintza lantzeko proiektu batean dihardut.

Ekitaldi ugaritan parte hartu dut, estatuan nahiz nazioartean, eta International Oral History Associationeko (IOHA) kidea ere banaiz. Hain zuzen ere , gaur egun lehendakariorde kargua betetzen dut.

https://es.linkedin.com/in/david-beorlegui-zarranz-42725bb0

 

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.