Arte Ederretako lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Berrikitan Historia Garaikidearen unibertsitate-arteko Master titulua eskuratu du, eta laster gauzatuko du doktoretza-aurreko kontratua I+G+b Zabalduz 2012ren bidez.
Hala, EHUren eta Bilboko Arte Ederren tutoretza bikoitzarekin lankidetzan arituko da honako ikerketa-proiektuan:
“Creatividad y representación. Identidades de género en la colección de arte vasco del Museo de Bellas Artes de Bilbao (1876-1936)” (Sorkuntza eta irudikapena. Genero-identitatea Bilboko Arte Ederren Museoaren euskal artearen bilduman -1876-1936-).
“Culturas políticas en construcción. Género, nación y clase en el arte del País Vasco (1890-1936)” (Eraikitze-bidean dauden kultura politikoak. Generoa, nazioa eta klasea euskal artean -1890-1936-) tesi-planak Euskal Herriko kultura politiko modernoen sorkuntzara eta garapenera hurbiltzeko modu berri bat dakar.
Nerea Arestiren (EHU) zuzendaritzapean, arteak klase-, nazio- eta genero-identitateak sortzen nola lagundu zuen aztertu du. Tesi horrek frogatu nahi du dotrina bihurtutako pentsaeren monolitismoaren parean, artea garaiko sentsibilitate ezberdinen polikromia eta, azken batean, subjektu historikoen eta identitate politikoen polikromia erakusteko gai izan zela.