Filosofian lizentziatua naiz (UPV/EHU) eta hainbat graduondoko ikasketa burutu ditut, MA in Literature and Philosophy University of Sussex-en eta Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra (UPV/EHU). Nire doktorego tesia idazten ari naiz orain  Historia Garaikideko sailean (UPV/EHU) Nerea Arestiren zuzendaritzapean.

Nire ikerketa diferentzia sexualaren eta genero identitateen eraikuntzan zentratzen da Antzin Erregimeneko krisi garaian euskal probintziatan. Gorputzaren kontzepzio aldaketak eta hauek generoaren ikuspegietan izan zuten eragina ikertzea interesatzen zait bereziki. Honekin batera identitateen sorkuntzan genero, klase, nazio eta erligio kategorien arteko hartu-eman eta elkarrekintza konplexuak analizatzea da nire helburua.

Hainbat argitalpenetan parte-hartu dut:

  • (prentsan). The Basque Enlightenment: New Visions of Gender in the Crisis of the Antiguo Régimen. In Roberta Johnson and Silvia Bermudez (eds.) A new history of Iberiam feminisms. Toronto: University of Toronto Press.
  • (2016). Mujeres viriles en el siglo XVIII. La construcción de la feminidad por el discurso foralista de Manuel de Larramendi. Historia Contemporánea, 52, 9-42.
  • (2014). Diferentzia sexualaren eraikuntza: gorputzen desnaturalizazioa. In Alaitz Aizpuru eta Bakarne Altonaga (koord.), Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak. Gorputzen eta binarismo sexualaren eraikuntzaz. Bilbao: Udako Euskal Unibertsitatea. 

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.