Eider de Dios Fernández Barakaldon jaio zen 1985ean, eta Historian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean (2003-2007). Historia Garaikideko Unibertsitate-barneko masterra egin ondoren, 2008an Ikertzaileak Trebatzeko beka eman zioten. 2016an defendatu zuen bere doktorego-tesia: Sirvienta, empleada, trabajadora de Hogar. Clase, género e identidad en el Gran Bilbao a través del servicio doméstico (1939-1985) («Zerbitzaria, enplegatua, etxeko langilea. Generoa, klasea eta identitatea frankismo-aldian eta trantsizioan, etxeko zerbitzuaren ikuspuntutik, 1939-1985»), Mercedes Arbaizak eta Miren Llonak zuzenduta. 2017an, XXVII. Victoria Kent Ikerkuntzako Nazioarteko Saria jaso zuen.  Generoaren historian eta ahozko historian kokatzen da haren ikerketa . Bereziki interesatzen zaizkio emakume langilearen identitatea eraikitzeko prozesua, etxeko langileen bilakaera, frankismo-aldian emigranteak Euskal Herrira egokitzeko prozesua eta Bilbo Handian desarrollismotik trantsiziora arte izan ziren gizarte-aldaketa handiak. Memoria, subjektibotasuna, diskurtsoa eta esperientzia dira haren ikerketaren lau zutabeak.

Javier Díaz Freirek eta Mercedes Arbaiza Vilallongak koordinatutako proiektuetan hartu du parte. Ikerketa-egonaldiak egin ditu Madrilgo Universidad Autonoman (2012) eta Leedseko Unibertsitatean (2017).

Berak idatzitako komunikazio eta txostenen artean nabarmen daitezke, besteak beste: DE DIOS FERNÁNDEZ, E., Perfiles de las Trabajadoras de Hogar en el Desarrollismo Vizcaíno («Etxeko langileen profilak Bizkaiko desarrollismoan»), Historia Garaikidearen X. Kongresua, Santander, 2010eko iraila; De la Interna a la Interina. Trayectorias de Vida en el Servicio Doméstico «Barneko langiletik bitarteko langilera. Bizitza-ibilbideak Etxeko Zerbitzuan», Emakumeen Historia Ikertzeko Nazioarteko Elkartearen (AEIHM) XV. Nazioarteko Mahai-ingurua, Bilbo, 2010eko azaroa;  ¿Sirvienta, empleada, criada o trabajadora? Los discursos sobre el servicio doméstico en el segundo franquismo («Zerbitzaria, enplegatua, neskamea ala langilea?»), Historia Garaikideko Elkarteko Gazte Historiagileen III. Topaketa, Gasteiz, 2011ko iraila;  ÍD eta MÍNGUEZ BLASCO, R., Un ensayo sobre la interpretación del ángel del hogar por el régimen franquista a través de la historia oral («Frankismo-aldiak etxeko aingeruaz egindako interpretazioari buruzko saiakera ahozko historiaren bidez»), Ahozko Historiaren XVII. Nazioarteko Kongresua, Buenos Aires 2012ko iraila;  Descubriendo a la otra, diálogos entre “las que tienen que servir” y las servidas («Bestea deskubritzen; "zerbitzatu behar dutenen" eta zerbitzatuen arteko elkarrizketak»), Ahozko Iturrien III. Mintegia, Madril 2012ko urria; Razón y emoción en las militantes antifranquistas. Aproximación a través de la historia oral («Arrazoia eta emozioa frankismoaren aurkako emakume militanteen artean. Ahozko historiaren bidezko hurbilpena»), «Historia eta Emozioak. Ikuspegi Berriak» Nazioarteko Mintegia, Bilbo 2015eko ekaina;  Jóvenes y comprometidas. La lucha obrera de las mujeres de la Juventud Obrera Católica («Gazteak eta konprometituak. Langile Gazte Katoliko erakundeko emakumeen langile-borroka»), Espainia Garaikideko Katolikotasunari eta Generoari buruzko Jardunaldia, Bilbo 2016ko apirila; ’Yo tenía el sentimiento ese de que había que mejorar esto’. Actitudes políticas de las mujeres en el tardofranquismo («”Hau guztia hobetu egin behar zelakoan nengoen”. Emakumeen jarrera politikoak frankismo-aldi berantiarrean»), Frankismo-aldiaren Ikertzaileen IX. Topaketa, Granada 2016ko martxoa.

Argitalpenei dagokienez, honako hauek aipa daitezke, besteak beste: DE DIOS FERNÁNDEZ, Eider, “Las que tienen que servir” y las servidas. La evolución del servicio doméstico en el franquismo y la construcción de la subjetividad femenina («”Zerbitzatu behar dutenak” eta zerbitzatuak. Etxeko zerbitzuaren bilakaera frankismo-aldian eta emakumeen subjektibotasunaren eraikuntza»), Historia Autónoma, 3. zenbakia, 2013, 97-111 or.; Domesticidad y familia: ambigüedad y contradicción en los modelos de feminidad en el franquismo («Etxeko langileak eta familia: femeninotasun-ereduen anbiguotasuna eta kontraesana  frankismo-aldian»), Feminismo/s, 23. zenbakia, 2014, 23-46 or.; ÍD eta MÍNGUEZ BLASCO, Raúl, De la obediencia a la protesta. Laicas católicas ante el Vaticano II («Esanekotasunetik protestara. Emakume laiko katolikoak Vaticano II.aren aurrean»), Feminismo/s, 28. zenbakia, 2016, 213-233 or.

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.