1992az geroztik Historia Garaikideko doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU); erretiroa hartu arte Historia Garaikideko Departamentuko Katedraduna izan da, eta gaur egun unibertsitate horretako ohorezko laguntzailea izaten jarraitzen du.

Bere ikerketan, gizarte-historiaren eta kultura-historiaren esparruek piztu diote interesik handiena. Genero-harremanak, familia, pobrezia eta gizarteak baztertutako taldeak izan dira bere lanetako aipagai nagusiak, baina ez bakarrak, ordea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historia Departamentuan, irakasle gonbidatu gisa, doktoretza-ikastaroa eman du 1992tik 2008ra, eta ondoren master-ikastaroa. Beste ardura batzuen artean, Baskoniako Zuzenbide Historikoa eta Autonomikoa Aztertzeko Patronatuaren arduraduna da 2008az geroztik.

Ikerkuntza-jarduna osatzeko, zabaltze-jarduera bizia ere badu, eta ikastaroak, hitzaldiak eta irratiko parte-hartzeak egiten ditu, betiere aipaturiko gaien inguruan.

Artikulu asko ez ezik, ‘Historia de Guipúzcoa’ (1984), ‘Entre el deshonor y la miseria. Infancia abandonada en Guipúzcoa y Navarra s.XVIII y XIX’ (1994) eta ‘Familia, ezkontzak eta genero-harremanak Azpeitian/ Historia de la familia, el matrimonio y las relaciones de género en Azpeitia’ (2011) liburuak ere idatzi dit

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.