Historiako lizentziaduna EHUn. Unibertsitate-arteko Historia Garaikideko Master ikasketak egin ditu EHUn eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Irakasleen Prestakuntza, Lanbide Heziketa eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Prestakuntzako Unibertsitate Masterreko ikasketak ere (EHUn).

Gaur egun EHUrekin Ikertzaileentzako Doktoretza aurreko kontratua du (PIC kontratua). Horri esker “La anatomía política del cuerpo feminista. El movimiento autónomo de mujeres en el País Vasco (1975-1994)” izeneko doktoretza tesi proiektua garatzen ari da. Mercedes Arbaiza eta Nerea Aresti irakasleek zuzenduta, lanak Trantsizio garaiko Euskal Herriko mugimendu feministaren eraketa eta sendotzea ditu aztergai. Aldi berean, diskurtsoei eta genero harremanei arreta berezia eskainiz, feminista subjektu politiko berria sortzea ahalbidetu zuten balditzak eta bere ondorengo garapena aztertzea ditu helburu.

Bere ikerketa proiektuaren zenbait alderditan sakontzeko asmoz University of California, San Diego-n (AEB) egonaldi bat burutu zuen 2016ko lehenengo hiruhilabtekoan. UCSD-n Visiting Graduate Student bezala Pamela Radcliff historialariaren lan-taldean aritu zen. Bestalde, aipatutako unibertsitateko Center for Iberian and Latin American Studies (CILAS) delakoarekin ere kontaktuan egon zen.

Bere ikerketen lehen emaitzak hainbat kongresu eta mintegietan aurkeztu ditu. Batzuk aipatzekotan:

  • Komunikazioa: “La liberación sexual de las mujeres. Una aproximación desde el movimiento feminista y los grupos de lesbianas feminista de Euskadi en la Transición”, Las otras protagonistas de la Transición: Izquierda Radical y Movilizaciones Sociales Kongresuan (Madril, 2017ko otsailaren 24-25).
  • Txostena: “From woman to women. The Construction of the Basque Feminist Subject (1975-1994)”, Center for Iberian and Latin American Studies-ek gonbidatua (San Diego, Kalifornia) (3016/04/06).
  • Komunikazioa: “The Construction of the Feminist Subject. The Case of The Autonomous Basque Feminist Movement (1975-1994)”, 47th Annual Meeting of the Association for Spanish and Portuguese Historical Studies (San Diego, 2016ko martxoaren 17-20).
  • Txostena: “El sentir de las mujeres en movimiento: las I Jornadas de la Mujer de Euskadi, (Leioa, 1977)”, II. Nazioareko Mintegia. Historia eta Emozioak. Ikuspegi berriak (Bilbo 2015eko ekainaren 9).

Aldi berean, bi Nazioarteko Mintegiko batzorde antolatzailetan parte hartu du.

Nerea Aresti historialariarekin batera, “Women Above All: The Autonomous Basque Feminist Movement (1973-1994)” liburu kapituluaren autorea da (Bermúdez, Silvia y Johnson, Roberta (eds.), A New History of Iberian Feminism, Toronto, University of Toronto Press -prentsan-). Bestalde, Antonio Pradarekin eta Ana Peñarekin batera, La Guerra Civil y el Franquismo en Zumarraga – Gerra Zibila eta Frankismoa Zumarragan, Zumarraga, Zumarragako Udala, 2014, liburuaren ko-autorea ere bada.

http://easynet.academia.edu/MaialenAranguren

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.