Arte Ederretako lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, (UPV/EHU).  Historia Garaikidearen unibertsitate-arteko Master titulua eskuratu ondoren, I+G+b Zabalduz 2012: Ingurune produktibo eta sozialarekin lankidetzan prestatzeko ikertzaileentzako programaren bitartez, doktorego-tesia egiten hasi zen UPV/EHUren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren tutoretza bikoitzeko ikerketa-proiektu honen markoaren pean.

Generoaren historia eta artearen historia interesatzen zaio. Hala, bere ikerketen ildoa identitateen eraikuntza prozesuak eta arteak ereduak produzitzeko eta erreproduzitzeko duen gaitasunean zentratzen da. Ikuspegi analitiko honek, arteak —eremu estetikotik haratago— eragile soziopolitiko bezala klase, nazio eta genero identitateak sortzeko gaitasun osagaiak ere badituela defendatzen du. Ikuspuntu hau oinarritzat hartuta, 1876 eta 1936 urteen bitartean Euskal Herrian emandako kultura politiko modernoen sorkuntza eta garapen prozesuak  ikertzen ditu, betiere, hauek garaiko arte produkzioarekin erlazionatuz.

Bestalde, 2014ean, emozioen historiaren inguruan sortutako korronte berriez erakartuta,  Galeseko Gwynedd konderrian kokatua dagoen Bangor University-an hiru hileko doktorego-egonaldia burutu zuen Helena Miguélez-Carballeiraren zuzendaritzapean.

Kongresuetan izan dituen partehartzeen artean honako hauek nabarmentzen dira: “La construcción artística de las comunidades: Anselmo Guinea (1855-1906) y las identidades políticas de su tiempo” (Komunitateen eraikitze artistikoa: Anselmo Guinea (1855-1906) eta bere garaiko identitate politikoak), IV Congreso de Jóvenes Investigadores de Historia Contemporánea, Valencia, 10-13 de septiembre de 2013; “Ensueño o Virgen obrera de Vicente Cutanda: una interpretación de la fuente pictórica para el estudio histórico” (Vicente Cutandaren Amets-irudia edo Birjina langilea: azterketa historikorako helburu izanik, iturri piktorikoaren interpretazio bat), XVIII IOHA. Poder y democracia. Congreso Internacional de Historia Oral, Barcelona, 9-12 de julio de 2014; “Los Flagelantes: Nación y emociones en la obra de Ignacio Zuloaga” (Zigortzaileak: Nazioa eta emozioak Ignacio Zuloagaren artelanean), II Seminario Internacional Nuevos Enfoques: Historia y Emociones, Bilbao, 8-9 de junio de 2015.
 

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.