Eduardo Hurtado

Eduardo Hurtado (Valladolid, 1986) doktoretzako ikasle-ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko Departamenduan. Arte Ederretan lizentziaduna eta Historia Garaikideko unibertsitate-arteko gradu-ondokoa ere badu. Esperientzia Modernoko Ikerketa Taldeko eta AHOAko (Ahozko Historiaren Artxiboa) kidea da.

Jarraibidearen eta gorpuztasunaren kontakizunetan interesatuta dago, eta ikerketa akademikoan, kultura-kritikan eta arte-jardueran ari da, aldi berean. Beraren ekintza-esparrua irudia osatzeko prozesuen azterketan kokatzen da, keinu teknikoen, gorputz-esperientziaren eta jarraibideen kontakizunaren harira, genero-ikuspegitik abiatuta eta bira ikonikoa oinarri hartuta. Javier Diaz Freirek eta Juan Vicente Aliagak zuzendutako doktoretza-tesiak gorputzaren diskurtso, irudikapen eta esperientzien bilakaera aztertzen du, 1898 eta II. Errepublika amaitu bitarteko kirol jardueretan.

Hainbat sari eta beka jaso ditu kultura-azterketaren eta komisariotzaren alorrean, horien artean Caja Madrilek 2010ean emandako Inéditos saria, eta Montehermoso Kultura Zentroak 2009an emandako ikerkuntza-beka. Gainera, hainbat arte-eremu eta -zentrotan erakusketak egin ditu, hala nola Berlineko Cervantes Institutuan, Párraga Zentroan, Windsor Kulturgintzan, Nublen edota Bilboko Guggenheim Museoan. Aldi berean Virginia Villaplanarekin, Jon Mikel Eubarekin, Valentin Romarekin eta Esther Ferrerekin trebatu da tailerretan, besteak beste. Kirol alorrean, waterpoloko jokalaria, igeriketa-entrenatzailea eta Sestaoko Waterpolo Igeriketa Elkartea prestatzeko proiektuaren arduraduna da. Berrikitan “MontañaIslaGlaciar” argitaratu du, eta askotan idazten ditu testu kritikoak edota beste artista batzuentzako aipamenak.

Gaur egun doktoretza-tesia prestatzen ari da, ahozko historia eta esperientzia olinpikoari lotutako proiektu batean; Oxford Brookes Unibertsitatean egonaldia prestatzen ari da, zinematografia eta irudia ikertzeko esparruan ikertzaile bisitari jarduteko.

edurtado@gmail.comedurtado@gmail.com

Utilizamos cookies propias y de terceros que almacenan y recuperan información cuando navega. Si está de acuerdo clique Aceptar. También puede personalizar sus preferencias por medio de la opción Configurar, donde podrá desactivar las cookies que no desee, excepto aquellas que sean imprescindibles para proteger su privacidad o identificarle. MAS INFORMACIÓN

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar