Another past is possible

Haren xede nagusia egungo gizarte modernoa hobe ulertzen laguntzea da, eta hori soilik ikerketa-prozeduren etengabeko berrikuntza teoriko eta metodologikoa gauzatuz lor daiteke.
Historiografiatik abiatzen da baina gainerako giza eta gizarte-zientziez elikatzen da. Horregatik, haien kideen artean diziplina-amalgama ematen da, baita haien lan guztiak blaitzen dituen ikuspuntu-ugaritasuna ere.
Taldeak ekarpen garrantzitsuak egin ditu genero-, diskurtso-eta memoria-ikasketetan eta aitzindaria izan da ahozko historiaren, emozioen eta maskulinitateen arloetan.
Dabilen harriari ez lizun,
ez hauts ta ez goroldio…
Entzunak esan, esanak entzun,
ahoz-ahoak zer dio?
Zauri ta gerra, traizio, gezur,
gorroto ta amodio…
Letra larrien Historia bat,
mila hitzezko istorio.

