Eva Granados Sanz

Eva GranadosLehen Hezkuntzako Magisteritzan eta Humanitateetan graduatu nintzen Alcalako Unibertsitatean 2022an. Graduko ikasketetan zehar bi seihileko (2019-2020) egin nituen Vienako Unibertsitatean Erasmus Beka bati esker. Horretaz gain, nire graduko ikasketen azken urtean Hezkuntza Ministerioaren Lankidetza Beka bat lortu nuen eta, horri esker, 7 hilabete eta erdiz Zientzia eta Teknika Historiografikoen arloko “Lectura, Escritura y Alfabetización” (LEA) ikerketa-taldearen kide izan nintzen, Verónica Sierra Blasen tutoretzapean. Gradu ikasketak bukatzean Historia Garaikideko Masterra egin nuen UPV/EHUn. 

Egun, “Migrazioak, hizkuntza eta generoa: immigrazioaren integrazioa Gipuzkoan (1960-2000)” doktoretza tesia gauzatzen hari naiz, UPV/EHUko Historia Garaikideko Doktoretza Programaren baitan eta Bakarne Altonaga eta Miren Llonaren zuzendaritzapean. Tesian jatorri migratzailea duten pertsonen integrazioan euskararen ikaskuntzak izan zuen eginkizuna aztertzen ditut Ahozko Historiatik eta Emozioen Historiaren ikuspegitik. Ikerketa gauzatzeko elkarrizketak egingo ditut Gipuzkoan zehar, hauek eskainiko didaten informazioa artxibo lanarekin osatuz. Tesiak hizkuntza, generoa eta politikaren inguruko subjektibotasun migratzailearen eraikuntza jaso eta aztertzea dut helburu nagusitzat.

Eva.granadossanz@gmail.com

 

Utilizamos cookies propias y de terceros que almacenan y recuperan información cuando navega. Si está de acuerdo clique Aceptar. También puede personalizar sus preferencias por medio de la opción Configurar, donde podrá desactivar las cookies que no desee, excepto aquellas que sean imprescindibles para proteger su privacidad o identificarle. MAS INFORMACIÓN

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar