Carmen González Guerra
Aurreko lanak erakunde publiko eta pribatuetako artxibategi-sistemak antolatu eta sortzeko proiektuetan burutu ditu, hala artxibategi historikoetan nola bulegoetan, Udaletan, Foru Aldundietan eta Eusko Jaurlaritzan. Gainera, finantza- eta ekonomia-erakundeetan ere aritu da. Lan gehienetan koordinatzaile eta talde-buru jardun du. Esperientzia profesional horren bermea da unibertsitate mailako prestakuntza akademikoa; izan ere, Euskal Herriko Unibertsitatean Artxibategi-lanetako Masterraren bigarren edizioa egin du; Deustuko Unibertsitateko Ondare Historikoko Espezializazioko Diplomaduna da (Artxibategiak, Liburutegiak eta Museoak); eta Pompeu Fabra Unibertsitatean Dokumentazio Digitaleko gradu-ondokoa ere egin du. Era berean, informazioa eskuratzearen, jabetza intelektualaren, datu-baseen eduki digitalen kudeaketaren, liburu elektronikoen eta abarren inguruko ikastaro espezializatuetan hartu du parte.
Gaur egun, Historia Garaikidearen Masterra amaitu du eta kultura sozialistako identitate femeninoei buruzko ikerkuntza-proiektua prestatze-bidean dago. Hain zuzen, horixe da egun bere interesaren gune nagusia: aipaturiko identitateen eraikuntza eta genero-harremanak kultura politikoen baitan.