Dokumentzaio zentruak
Archivo de la Historia Oral -AHOA- Ahozko Historiaren Artxiboa
Artxiboa memoria berreskuratzea ardatz hartuz osatu da eta haren xedea ahozko iturrien erabilera sustatzea da bai azterlanak zein ikerketak egiterakoan bai irakaskuntzan oro har. Xede dozente eta kulturalak ditu, eta ez du irabazi-asmorik ez asmo komertzialik.
Miren Llonak zuzenduta, 2004. urtetik Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesa jaso du urteroko dirulaguntzen bidez.
Mugarri bat ezartzen du historiatik bazter utzi diren talde sozialen memoria kolektiboaren berreraikuntzan. Emaitza historialarien esku jarri diren elkarrizketa-bildumen (edo memoria-komunitateen) sorkuntza da. Haien bidez hartutako ikerketa-ildoetako bat ahalbidetu eta sustatzen da: ahozko historia eta memoria esanahien ekoizpenaren eragile aktibo gisa.

Centro de Documentación del Socialismo Vasco (Fundación Ramón Rubial)
Experiencia Moderna taldeak Centro de Documentación del Socialismo Vasco (Euskal Sozialismoaren Dokumentazio-Zentroa) eta plataforma digitala abian jarri ditu UPV/EHU eta Ramón Rubial Fundazioaren arteko kolaborazio-hitzarmenaren esparruan.
Mercedes Arbaizak zuzendua, hitzarmenaren xedea da Euskal Herrian Sozialismoaren Dokumentazio-Zentroa eta Artxiboa garatzea. 2008an hasiera eman zitzaion proiektuari. Artxibo historiko bat sortu da, Euskal Herriako sozialismoaren historia eta memoriarekin zerikusia duten ikerlanetarako oinarriak ezartzen dituena. 2008. urteaz geroztik iturri historikoak biltzen dihardu.
Hiru xede erdietsi nahi dira: ahozko zein idatzizko informazioa bildu eta katalogatzea (dokumentu-funtsak, ahozko eta idatzizko iturriak, argazkiak eta bestelako material historikoa); emaitzak gizarteari jakinaraztea; sozialismoaren memoriarekin eta historiarekin lotutako gaietan ikertzea. Informazio guztia historialarien komunitatearentzat eta gizarte zibilarentzat eskuragarri dago.

Centro de Documentación de las Mujeres
– MAITE ALBIZ –
Emakumeen Dokumentazio Zentrua
Ekipoko Miren Llona eta Nerea Aresti kideak Bilboko Maite Álbiz Dokumentazio Zentruaren lehendakaria eta idazkaria dira, hurrenez hurren.
Zentroa genero-ikasketen iturri eta bibliografian espezializatua dago. Dokumentazio-zentroak funtzio artxibistikoa izateaz gain, euskal gizartean feminismoaren historia eta hari buruzko hausnarketa hedatzeko bokazioa du; hitzaldiak, erakusketak, mahai-inguruak eta abar gauzatzen ditu horretarako.