Experiencia Modernari buruz

“La experiencia de la sociedad moderna en España” ikerketa-taldearen izenak asmoa argi adierazten du: modernitatearen ezagutzan aritzea gizakien ikuspegitik. Baina modernitatea termino zabalegia da, eta mugatzea eta argitzea komeni da. Lehenik, kronologikoki; izan ere, nahiz eta hura osatzen duten eraldaketen multzoa gutxienez XV. mendetik hedatzen den, taldearen ikerlana XIX. eta XX. mendeetan zentratzen da, XVIII. mendean sarraldi batzuk eginez; garaikideen taldea da, beraz. Bigarrenik, zenbaitetan, terminoa kapitalismoa lagunduko lukeen modernizazio-prozesu baten sinonimotzat hartzen delako, pertsonen bizitza erabakitzen duen hedapen saihestezin batean aurrera egingo lukeena. Taldeak aztertzen duen modernitatea ez da hori, Baudelairerena da: iragankorrarena, iheskorrarena eta kontingentearena; historikoan poetikoa bilatzen duena.
Esan izan da modernitateak denbora azkartu eta espazioa laburtzen duela. Gizakiak munduarekin duen harremanaren parametro nagusiak aldatzen ditu eta, hori egitean, esperimentatzeko gaitasuna bera aldatzen du; hau da, gizakiek haien bizitzei esanahia emateko dituzten baldintzak aldatzen ditu. Horrek berebiziko garrantzia du, mundua eraldatu eta haien premietara egokitzeko aukeran ere eragiten baitu, eta modu erabakigarrian gainera. Taldeak, aurresan daitekenez, historia konprometitua ekoizten du. Baina jendearekin. Haien desira eta nahigabeekin. Ez ordea haien metakontakizunekin. Ez eta subjektu-kategoria jakin batekin ere. Aldeko historia bat da, baina oharkabean bereizgarri berriekin eta sotilagoekin, apika zapalkuntzekin, konprometitu daitezkeen horietatik aldentzen dena. Postmetafisika dei genezake, baina, batez ere, izaki bizidun guztien eta planetaren jarraikortasunaren beraren zoriontasuna zelatatzea da.
Horrelako historia bat kritikatua izango denez gero, taldearen ezaugarri nagusia diziplinaren berrikuntza teorikoa eta metodologikoa bultzatzea da. Eta diziplinaren mugak hautsi eta gainerako giza eta gizarte-zientziekin kontaktu estuagoa izateko grina. Horregatik, halaber, taldea sozialetik postsozialera doa, feministatik postfeministara, modernotik postmodernora. Ezarritakoa dagoena desafiatzean datza. Ezagutzen ez denean aurrera egitean. Diskurtsoaren, generoaren, emozioen edo ahozko historiaren ikuspegitik egindako lorpenak autokritikarako aukerak dira. Abenturarako gogoa berritzen dute. Abentura zirraragarri eta dibertigarria. Batez ere dibertigarria. Honakoa ez da egietarako eta autoritateetarako taldea, eztabaidarako, zalantzarako eta etengabe pizten ari den ikerketarako toki bat baizik.

Utilizamos cookies propias y de terceros que almacenan y recuperan información cuando navega. Si está de acuerdo clique Aceptar. También puede personalizar sus preferencias por medio de la opción Configurar, donde podrá desactivar las cookies que no desee, excepto aquellas que sean imprescindibles para proteger su privacidad o identificarle. MAS INFORMACIÓN

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar