Carmen González Guerra

Geografia eta Historiako lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, 2009az geroztik Euskal Sozialismoaren Dokumentazio Zentroaren arduraduna da, eta dokumentazioa berreskuratzen, aukeratzen, antolatzen eta deskribatzen kudeaketa-eta koordinazio-eginkizun teknikoak egiten ditu. Gainera, informazioa eskuratu, kontsultatu eta hedatzeko jarduera arautu eta zentro horretako sailetako eduki digitalak editatu eta argitaratzeko jardunak ere betetzen ditu. Gaur egun, langile ikertzaile lanetan betetzen ditu jarduera horiek guztiak.

Aurreko lanak erakunde publiko eta pribatuetako artxibategi-sistemak antolatu eta sortzeko proiektuetan burutu ditu, hala artxibategi historikoetan nola bulegoetan, Udaletan, Foru Aldundietan eta Eusko Jaurlaritzan. Gainera, finantza- eta ekonomia-erakundeetan ere aritu da. Lan gehienetan koordinatzaile eta talde-buru jardun du. Esperientzia profesional horren bermea da unibertsitate mailako prestakuntza akademikoa; izan ere, Euskal Herriko Unibertsitatean Artxibategi-lanetako Masterraren bigarren edizioa egin du; Deustuko Unibertsitateko Ondare Historikoko Espezializazioko Diplomaduna da (Artxibategiak, Liburutegiak eta Museoak); eta Pompeu Fabra Unibertsitatean Dokumentazio Digitaleko gradu-ondokoa ere egin du. Era berean, informazioa eskuratzearen, jabetza intelektualaren, datu-baseen eduki digitalen kudeaketaren, liburu elektronikoen eta abarren inguruko ikastaro espezializatuetan hartu du parte.

Gaur egun, Historia Garaikidearen Masterra amaitu du eta kultura sozialistako identitate femeninoei buruzko ikerkuntza-proiektua prestatze-bidean dago. Hain zuzen, horixe da egun bere interesaren gune nagusia: aipaturiko identitateen eraikuntza eta genero-harremanak kultura politikoen baitan.

Utilizamos cookies propias y de terceros que almacenan y recuperan información cuando navega. Si está de acuerdo clique Aceptar. También puede personalizar sus preferencias por medio de la opción Configurar, donde podrá desactivar las cookies que no desee, excepto aquellas que sean imprescindibles para proteger su privacidad o identificarle. MAS INFORMACIÓN

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar