Elia Blanco

Historian graduduna naiz, baita Antropologia Kulturalean aipamenduna ere, Gaztela-Mantxako Unibertsitatean. Horrez gain, Ikasketa Feministak Masterra dut Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Nire Master Amaierako Lanean Ciudal Real probintzian Erantzukizun Politikoen Bereziaren Jurisdikzioaren bidez jazo zen emakumeen kontrako errepresio frankista aztertu nuen.

Une honetan ikerketa-ibilbide bat abiatzen ari naiz doktoretza-tesi bat eginez UPV/EHUren Ikerketa Feministak eta Generokoak Programan Nerea Aresti Estebanen zuzendaritzapean, Historia Garaikideko Sailaren barruan, zeinaren parte naizen unibertsitate horretan doktoretza aurreko beka bat eskuratu izanari esker. Nire doktoretza-tesian Espainian XIX. mendeko maskulinitate normatiboaren edo hegemonikoaren ezaugarriak ditut mintzagai, konstruktu sozial eta historiko gisa ulertuta eta, hortaz, genero-identitateen kontzepzio esentzialista batetik ihes eginez. Zehazki, nire helburua instantzia kultural ezberdinek ekoitzitako diskurtsoaren bidez maskulinitate hori (edo maskulinitate horiek) nola eraikitzen den aztertzea da, hainbat aldagairen eragina kontuan hartuz, esaterako, feminitatearen idealak, klase soziala, kultura politikoa eta identitate nazionala; gero, horrek guztiak gizabanakoen bizipenei nola eragiten dien aztertzeko.

elia.blanco.rodriguez@gmail.com

Utilizamos cookies propias y de terceros que almacenan y recuperan información cuando navega. Si está de acuerdo clique Aceptar. También puede personalizar sus preferencias por medio de la opción Configurar, donde podrá desactivar las cookies que no desee, excepto aquellas que sean imprescindibles para proteger su privacidad o identificarle. MAS INFORMACIÓN

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar