Eva Granados Sanz
Lehen Hezkuntzako Magisteritzan eta Humanitateetan graduatu nintzen Alcalako Unibertsitatean 2022an. Graduko ikasketetan zehar bi seihileko (2019-2020) egin nituen Vienako Unibertsitatean Erasmus Beka bati esker. Horretaz gain, nire graduko ikasketen azken urtean Hezkuntza Ministerioaren Lankidetza Beka bat lortu nuen eta, horri esker, 7 hilabete eta erdiz Zientzia eta Teknika Historiografikoen arloko “Lectura, Escritura y Alfabetización” (LEA) ikerketa-taldearen kide izan nintzen, Verónica Sierra Blasen tutoretzapean. Gradu ikasketak bukatzean Historia Garaikideko Masterra egin nuen UPV/EHUn.
Egun, “Migrazioak, hizkuntza eta generoa: immigrazioaren integrazioa Gipuzkoan (1960-2000)” doktoretza tesia gauzatzen hari naiz, UPV/EHUko Historia Garaikideko Doktoretza Programaren baitan eta Bakarne Altonaga eta Miren Llonaren zuzendaritzapean. Tesian jatorri migratzailea duten pertsonen integrazioan euskararen ikaskuntzak izan zuen eginkizuna aztertzen ditut Ahozko Historiatik eta Emozioen Historiaren ikuspegitik. Ikerketa gauzatzeko elkarrizketak egingo ditut Gipuzkoan zehar, hauek eskainiko didaten informazioa artxibo lanarekin osatuz. Tesiak hizkuntza, generoa eta politikaren inguruko subjektibotasun migratzailearen eraikuntza jaso eta aztertzea dut helburu nagusitzat.