Francisco Jiménez Aguilar
Une honetan, Juan de la Cierva doktoretza-ondoko kontratua dut (2021), Experiencia Moderna taldean eta Miren Llona irakaslearen ikuskaritzapean.
Historian graduatua naiz eta hiru master egin ditut: Europa eta Amerikako Historian Masterra; Bakearen Kulturan, Gatazketan, Hezkuntzan eta Giza Eskubideen Kulturan Masterra, eta Irakasleen Prestakuntzan Masterra. Historia eta Arteetan Nazioarteko doktorea naiz Granadako Unibertsitatetik. Nire tesiaren izenburua “Las masculinidades en el primer franquismo (1936-1959): discursos y subjetividades” izan zen. Ikerketa honetan, gizon eredu desberdinak eta diktaduraren lehen hamarkadetan espainiar arruntek modelo horiek gorpuzteko zituzten moduak irudikatu nahi izan nituen, diskurtso eta subjektibitateen analisiaren bidez.
Nire ibilbide akademikoan zehar, bekaduna eta ikertzailea izan naiz Granadako Unibertsitateko Historia Garaikideko Departamentuan, eta Bigarren Hezkuntzako ordezko irakaslea Andaluzian. Ikerketa egonaldiak egin ditut Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Historia Modernoko eta Historia Garaikideko Departamentuan eta Erresuma Batuko The University Of Sheffieldeko historia departamentuan. Hainbat nazioarteko kongresu eta mintegietan parte hartu dut Australian, Austrian, Kolonbian, Herbehereetan eta Erresuma Batuan.
Orain arte, nire ikerketek generoko historia garaikidea izan dute ardatz, eta arreta berezia jarri dut frankismopeko maskulinitateetan, emakume espainiarrek faxismoan izan zuten parte-hartzean, gizarte-politiketan eta hogeita hamar eta berrogeita hamarreko hamarkaden arteko eguneroko bizitzan. Aldi berean, Espainiako alderdi eta mugimendu sozial ultraeskuindar berriekiko interesa izan dut, antifeminismoa, sexismoa edo ultranazionalismoa bezalako gaiak jorratuz.
Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko Sailean egiten ari naizen ikerketa-proiektuan aitatasunaren kontzepzioen eraldaketa aztertu nahi dut, Francoren diktaduratik demokraziaren lehen hamarkadetara arte eta hainbat iturriren bidez; hala nola aldizkariak, kontseilu-liburuak eta ahozko istorioak. Horretarako, arreta berezia jarriko dut maskulinitateak subjektibotasunarekin, emozioekin eta memoriarekin duen harremanetan, bai familiari dagokionez, bai XX. mendearen bigarren erdialdean izan ziren aldaketa soziopolitikoei dagokienez.
Azken argitalpenak:
Masculinidades en vertical. Género, nación y trabajo en el primer franquismo, Valencia, Publicacions de la Universitat de València, 2023. ISBN: 978-84-1118-273-7 [Liburua].
(José Manuel Maroto, Alba Martínez, Gloria Román eta Antonio Segovia-rekin) eds. Conversaciones contemporáneas. Transnacionalidad, género y conflictos en los siglos XIX y XX, Granada, Comares, 2022. ISBN: 978-84-1369-360-6 [Liburua].
«Fascismo, franquismo y masculinidades: Una revisión historiográfica», Historia Contemporánea (prentsan) [Artikulua].
Con Antonio Álvarez-Benavides-ekin, «The new Spanish far-right movement: Crisis, national priority and ultranationalist charity», Nations and Nationalism, (prentsan) [Artikulua]. DOI: https://doi.org/10.1111/nana.12992
«El auge de las investigaciones sobre género y ultraderecha: una agenda abierta», Encrucijadas: Revista Crítica de Ciencias Sociales, 21-2 (2021), 1-12. ISSN-e 2174-6753 [Artikulua].
(Con Antonio Álvarez-Benavides) «La contraprogramación cultural de Vox: secularización, género y antifeminismo», Política y Sociedad, 58-2 (2021), 1-12. ISSN: 1988-3129 [Artikulua]. DOI: https://doi.org/10.5209/poso.74486
«El desfile de lo femenino. Las mujeres de la Sección Femenina y las celebraciones franquistas en Granada (1937-1951)», Pasado y Memoria. Revista de Historia Contemporánea, 17 (2018), 389-412. ISSN: 1579-3311[Artículo]. DOI: https://doi.org/10.14198/PASADO2018.17.14
(Antonio Álvarez-Benavides-ekin), “Feminism is the Real Plague”. The Spanish Populist Radical Right Anti-feminism during the COVID-19 Pandemic», Simone Maddanu eta Emanuele Toscano (eds.): Inequalities, Youth, Democracy and the Pandemic, London eta New York, Routledge, 2024. ISBN: 9781032605708 [liburuaren kapitulua].
«A Spanish Way of Life. Consumo y publicidad en la España de los cincuenta», Del Arco Blanco, Miguel Ángel eta Hernández Burgos, Claudio (eds.), Esta es la España de Franco. Los años cincuenta del franquismo (1951-1959), Zaragoza, Prensas Universitarias de Zaragoza, 2020, 93-116. ISBN: 978-84-1340-110-2 [liburuaren kapitulua].
«No son unos comedores más”. Auxilio Social, biopolítica y hambre en el primer franquismo», Del Arco Blanco, Miguel Ángel (ed.), Los «años del hambre», en Historia y memoria de la posguerra franquista, Madrid, Marcial Pons Historia, 2020, 195-218. ISBN: 9788417945053 [liburuaren kapitulua].
PROFILAK
https://orcid.org/0000-0002-6194-5089
https://www.scopus.com/authid/detail.uri?authorId=57202894471
https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=3365541