Irene Barañano Díaz
UPV/EHUn Itzulpengintza eta Kazetaritza ikasketak eta Multimedia Komunikazio masterra egin ostean, egun, unibertsitate horretako Gizarte Komunikazio programako doktoregaia naiz. Animalia eta Hedabide Ikasketa Kritikoen (Critical Animal & Media Studies) ikerketa eremuan ikertzen aritzen naiz.
Nire doktoretza proiektuan (Animalien eskubideen aldeko aktibisten errepresentazio mediatikoa espainiar Estatuan: 1982-2011), hedabideek animalien askapenerako mugimenduko kideak zelan irudikatu duten ikertzen dut hedabideen analisiaren eta ahozko historiaren bitartez. Ikerketa hori Experiencia Moderna (UPV/EHU) ikerketa-taldeko kide gisa egitenari naiz.