Javier Martínez Prada
Kazetaritzan graduatua naiz Valladolideko Unibertsitatean, Atenasko Unibertsitate Nazional eta Capodistriacan eta Euskal Herriko Unibertsitatean ere egin nituen ikasketak. Gainera, Artearen Historiako Ikasketa Aurreratuen Masterra egin dut Bartzelonako Unibertsitatean.
Orain, Eusko Jaurlaritzaren doktoretza aurreko beka bati esker, nire doktore-tesia egiten dut, izenburu honekin: “Bakarrik ezin duzu, lagunekin bai. Kuir praktika artistikoak Espainiako Estatuan”, Maite Garbayo Maeztu eta Fefa Vila Nuñezen zuzendaritzapean, EHUko Ikerketa Arte Garaikidean Doktoregoaprograman.