Lola Valverde

1992az geroztik Historia Garaikideko doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean; erretiroa hartu arte Historia Garaikideko Departamentuko Katedraduna izan da, eta gaur egun unibertsitate horretako ohorezko laguntzailea izaten jarraitzen du.

Bere ikerketan, gizarte-historiaren eta kultura-historiaren esparruek piztu diote interesik handiena. Genero-harremanak, familia, pobrezia eta gizarteak baztertutako taldeak izan dira bere lanetako aipagai nagusiak, baina ez bakarrak, ordea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historia Departamentuan, irakasle gonbidatu gisa, doktoretza-ikastaroa eman du 1992tik 2008ra, eta ondoren master-ikastaroa. Beste ardura batzuen artean, Baskoniako Zuzenbide Historikoa eta Autonomikoa Aztertzeko Patronatuaren arduraduna da 2008az geroztik.

Ikerkuntza-jarduna osatzeko, zabaltze-jarduera bizia ere badu, eta ikastaroak, hitzaldiak eta irratiko parte-hartzeak egiten ditu, betiere aipaturiko gaien inguruan.

Artikulu asko ez ezik, ‘Historia de Guipúzcoa’ (1984), ‘Entre el deshonor y la miseria. Infancia abandonada en Guipúzcoa y Navarra s.XVIII y XIX’ (1994) eta ‘Familia, ezkontzak eta genero-harremanak Azpeitian/ Historia de la familia, el matrimonio y las relaciones de género en Azpeitia’ (2011) liburuak ere idatzi ditu.

lolavalverdelamsfus@yahoo.es

Utilizamos cookies propias y de terceros que almacenan y recuperan información cuando navega. Si está de acuerdo clique Aceptar. También puede personalizar sus preferencias por medio de la opción Configurar, donde podrá desactivar las cookies que no desee, excepto aquellas que sean imprescindibles para proteger su privacidad o identificarle. MAS INFORMACIÓN

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar