Maialen Aranguren
Gaur egun UPV/EHUko prestakuntza bidean dagoen doktoratu aurreko ikertzailea da (PBI kontratua). Horrela bada, bere doktoretza-tesiaren proiektua garatzen ari da, “La anatomía política del cuerpo feminista. El movimiento autónomo de mujeres en el País Vasco (1975-1994)” izena duena. Mercedes Arbaizak eta Nerea Arestik zuzentzen duten lan horren ardatza da Euskal Herrian Trantsizioko mugimendu feministaren konfigurazioa eta kontsolidazioa aztertzea. Halaber, genero-diskurtsoak eta -harremanak kontuan hartzen dituen ikuspegi batetik, subjektu politiko berri bat, feministak, sortzea eta ondoren garatzea ahalbidetu zuten egoerak aztertu nahi ditu.
Bere ikerketa-proiektuaren zenbait alderdi sakontze aldera, egonaldi bat egin zuen 2016ko lehenengo hiruhilekoan la University of Californian, San Diegon (AEB) Visiting Graduate Student gisa, Pamela Radcliff historialariaren gidaritzapean. Horrez gain, egonaldi horretan aipatu unibertsitateko Center for Iberian and Latin American Studies (CILAS) zentroarekin harremanetan egon zen.
Bere ikerketaren lehenengo emaitzak aurkeztu ditu zenbait kongresu eta mintegitan. Honatx aipagarrienak:
Komunikazioa: “La liberación sexual de las mujeres. Una aproximación desde el movimiento feminista y los grupos de lesbianas feminista de Euskadi en la Transición”, Kongresua: Las otras protagonistas de la Transición: Izquierda Radical y Movilizaciones Sociales (Madril, 2017ko otsailak 24-25)
Txostena: “From woman to women. The Construction of the Basque Feminist Subject (1975-1994)”, Center for Iberian and Latin American Studies zentroak gonbidatua (San Diego (California), 2016ko apirilak 7).
Komunikazioa: “The Construction of the Feminist Subject. The Case of The Autonomous Basque Feminist Movement (1975-1994)”, 47th Annual Meeting of the Association for Spanish and Portuguese Historical Studies (San Diego, 2016ko martxoak 17-20).
Txostena: “El sentir de las mujeres en movimiento: las I Jornadas de la Mujer de Euskadi, (Leioa, 1977)”, Nazioarteko II. Mintegia, Historia eta Emozioak. Ikuspegi Berriak (Bilbo, 2015eko ekainak 9).
Bestalde, nazioarteko bi mintegiren batzorde antolatzaileen kide izan da.
Nerea Arestirekin batera “Women Above All: The Autonomous Basque Feminist Movement (1973-1994)” liburuaren kapituluaren idazlekidea da, hemen argitaratuko dena: Bermúdez, Silvia y Johnson, Roberta (ed.), A New History of Iberian Feminism, Toronto, University of Toronto Press (prentsan). Halaber Antonio Prada eta Ana Peñarekin batera liburu honen idazlekidea da: La Guerra Civil y el Franquismo en Zumarraga – Gerra Zibila eta Frankismoa Zumarragan, Zumarraga, Ayuntamiento de Zumarraga, 2014, Zumarragako Udalak Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin deitzen duen “Memoria historikoa Zumarragan” beka eskuratu izanari esker idatzia.
http://easynet.academia.edu/MaialenAranguren
maialen_aranguren@hotmail.com