Pilar Pérez Fuentes
Historialaria. Gaur egun UPV/EHUko kolaboratzaile akademikoa da. Graduondoko ikastaroak eman ditu Georgetown University, Universidad Veracruzana eta Universidad de La Habana unibertsitateetan.
Bere ikerketa-ibilbidearen hastapenetatik genero-ikuspegitik erreprodukzio sozialarekin lotutako kontuetan zentratu da. Eta zehazki lanean, gizarte modernoetako subjektuaren definizioan gakoa den erakundean. Emakumeek egindako lanak eta familien ongizatean egin duten ekarpenak ikerketa-lerro bat osatu dute, historia sozioekonomikoaren arloan oso emaitza berritzaileak ekarri dituena. Ikuspegi horretatik estrategia eta ekonomia familiarrak ikertzeak ere familia-barneko kontsumoan genero-arrakala aztertzera eraman du. Ikerketaren gidaria natura eta fenomeno sozial zein ekonomikoen interpretazioak oinarri dituzten kasuei buruzko kritika feminista izan da. Azpimarratu beharra dago ikertzaile nagusia izan dela “La reconstrucción de la actividad económica femenina en el País Vasco 1825-1975″ izeneko I+G+b proiektuan (2010-12) eta parte hartu duela “Gender and Well-Being: Interaction between Work, family and Public Policies” izeneko Europako proiektuan (2005-09). Argitalpenen artean, honakoak dira aipagarrienak: Ganadores de pan y amas de casa: Otra mirada sobre la industrialización vasca (2004), Gender Inequalities Households and the Production of Well-Being in Modern Europe (2010) (idazlekidea); “Trabajo, familia e Instituciones: producción y distribución de recursos para el bienestar. Siglos XVIII-XX” (2012) (idazlekidea); “Trabajo infantil y género en el País Vasco, 1825-1935” (2013) (idazlekidea); “Women´s Economic participation in the eve of Industrialization. Bizkaia, Spain, 1825” Feminist Economics aldizkariaren 33. zenbakian (2014).
Bestalde, Emakumeen Historia Ikertzeko Espainiako Elkartearen lehendakaria izan da (2008-2010) eta ekarpenak egin ditu hainbat liburu kolektibotan: Historia de las Mujeres en España y América Latina (2006); Las científicas sociales en España: una investigación-acción (2007).
Gaur egun Kuban XIX. eta XX. mendeetan nazio-, genero- eta arraza-identitateen eraikuntzan interesa du. Abiapuntua 1996. eta 2000. urteen artean zuzendu zituen ikerketa-proiektuaren emaitzen irakurketa berri bat izan da: “Hogares, familias y comportamientos demográficos”, “Matrimonio, cohabitación y familia en la Cuba colonial: Color, condición y género ante las estrategias de supervivencia y movilidad social”. 1868 eta 1899 artean interpelatzen diren nazio kubatarraren errepresentazioari buruzko diskurtsoetan behatutako jarduketa sozial ezberdinen esanahiak eztabaiden funtsa osatzen du. Era horretan, arraza- eta genero-identitateak, gorputzaren eta sexualitatearen hermeneutika funtsezko tresnak dira nazioaren gorputzaren eraikuntzaren inguruko tentsio diskurtsibo eta emozionalak ulertzeko. Elite kreoleek gauzatutako proiektuak maskulinitate hegemonikoko eredu bat txertatzen du, eta hura onartzea arrazen arteko senidetasun-hitzarmenaren betebeharra da. Azken argitalpena: “Body to Body with the Liberals: The Association Movement of the “Coloured Race” in Cuba, 1878-1898”, María Sierrak editatutako liburu honetan: Enemies Within: Cultural Hierarchies and Liberal Political Models In The Hispanic World (2015).
2023an, Burdinazko emakumeak: historia eta memoria Mujeres de hierro: historia y memoria erakusketaren komisarioa izan da Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Erakusketa horren ondorioz izenburu bereko liburua argitaratu da. https://www.bizkaia.eus/home2/Archivos/DPTO9/Temas/Pdf/libro%20definitivo%20PDF%20para%20Web.pdf?hash=030077f75c9f5ad89b10296ab23a48a7