Datorren urriaren 1ean, 2an eta 3an, EHUko Bizkaia Aretoko Arriaga aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), Experiencia Moderna taldeak eta CATOGENESEX ikerketa-proiektuak antolatutako III. Erlijioa eta Generoa Jardunaldiak egingo dira.
Jardunaldiek «Emakumeak Elizan berdintasunaren alde: borrokak, esperientziak eta itxaropenak» izenburua izango dute, eta teologoek, historialariek eta aktibista feministek parte hartuko dute. Elizan emakumeek iraganean eta gaur egun izan duten egoerari buruz hausnartuko dute, baita etorkizunerako dituzten itxaropenei buruz ere.