Carlos Álvarez

Historian lizentziatua naiz La Lagunako Unibertsitatean (ULL), 2012 urtean. Gero, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Historia Garaikideko Unibertsitate arteko Masterra egin nuen. Gaur egun, Historia Garaikideko doktoregoa egiten ari naiz unibertsitate horretan, eta 2016. urtetik ari naiz ikertzen. Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileen formakuntza kontratua (PIF) lortu nuen 2015eko deialdian.

Nire ikerketaren helburua emakumeen gorputzaren esanahiak lehen frankismoan izan zuten bilakaera aztertzea da. Horretarako, Bilboko Adingabeen Tutoretza Auzitegitik datorren dokumentazio judiziala ikertzen dut, estatu mailako beste artxibo-funts batzuekin batera. Ikerketa hau lehen eskuko beste iturri batzuen analisiaren bidez osatzen da (legeria, mediku-eskuliburuak, literatura katolikoa, idatzi falangistak eta abar). Ikuspegi intersekzionaletik, 1940ko eta 1960ko hamarkaden artean emakumeen gorputza nola eraiki zen aztertzea interesatzen zait, denboraren poderioz hainbat aldagairen (generoa, klasea, adina, erlijioa eta nazioa) gurutzaketa kontuan hartuta.
Ikerketa egonaldi bat egin dut Buenos Airesko Unibertsitatean (UBA), Filosofia eta Letren Fakultatean, Isabella Cosseren zuzendaritzapean, 2019ko uztaila eta urria bitartean.

Hainbat argitalpenen egilea naiz, eta horien artean honako hauek nabarmendu behar dira:

  • “Jóvenes en `el lecho de Procusto´. Una aproximación a los ideales de género de posguerra”, Arenal, Revista de historia de las mujeres, 27:2, 331-354. orr.
  • Berrikuspena: Remedio Álvarez et al. (coords.): Maternidad lesbiana: Del deseo a la realidad, Barcelona-Madrid, Editorial Egales, S.L., 2018. En: Feminismo/s, 33 (2019), 351-354. orr.
  • Berrikuspena: Neus ROIG: No llores que vas a ser feliz. El tráfico de bebés en España: de la represión al negocio (1938-1996), Barcelona, Ático de los Libros, 2018. En: Pasado y Memoria: Revista de historia contemporánea, 18 (2019), 473-476. 

ehu.academia.edu/CarlosAlvarezFernández
https://orcid.ororcidg/0000-0002-2554-080X
carlosalvfernandez@gmail.com
ResearcherID: F-6425-2016

Utilizamos cookies propias y de terceros que almacenan y recuperan información cuando navega. Si está de acuerdo clique Aceptar. También puede personalizar sus preferencias por medio de la opción Configurar, donde podrá desactivar las cookies que no desee, excepto aquellas que sean imprescindibles para proteger su privacidad o identificarle. MAS INFORMACIÓN

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar