Aitor Sarasqueta
UPV/EHUn Historian graduduna naiz eta bertan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako Masterra eta Historia Garaikideko Masterra osatu ditut. Egun, nire doktorego tesia egiten ari naiz UPV/EHUko Historia Garaikideko sailean, Aintzane Rincón eta Nerea Arestiren zuzendaritzapean eta Eusko Jaurlaritzako doktoretza-aurreko laguntzarekin.
Doktorego tesi honetan Espainiako Trantsizio politikoko (1975-1986) maskulinitateak aztertzen ditut zinemaren bitartez. Lan hau historia garaikidea, genero ikerketak eta ikerketa kulturalak uztartuz gauzatu nahi dut, genero identitateak eta Trantsizio garaiko testuinguru soziopolitikoa elkarri nola eragin zioten aztertzen saiatzen naizen bitartean.
Argitalpenak:
• “Entre el ayer que no termina y el mañana que empieza. La masculinidad del intelectual de izquierdas a través de Ópera prima”, Kamchatka. Revista de análisis cultural 23 (2024, prentsan).
• “Aitatik semera, 1980ko hamarkadako Euskal Herriko maskulinitatearen ikerketa bat El pico-ren (Eloy de la Iglesia, 1983) bidez”, Kondaira. Euskarazko historia aldizkaria sarean, 19 (2022), 97-106. http://www.kondaira.eus/article/view/510/548
• “Herencias de género del franquismo: un estudio de la masculinidad en el País Vasco de los años ochenta a través de ‘El Pico’ (Eloy de la Iglesia, 1983)”, Francisco ACOSTA et. al. (koords.): Mobilitzacions socials i esquerra radical: Actes del II Congrés Les altres protagonistas de la transició, Barcelona, Fundación Salvador Seguí-CEDIB, 2020, 287-309. https://www.yumpu.com/es/document/read/65038602/les-altres-protagonistes-de-la-transicio-mobilitzacions-socials-i-esquerra-radical