Aitor Sarasqueta
UPV/EHUn Historian graduduna naiz eta bertan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako Masterra eta Historia Garaikideko Masterra osatu ditut. Egun, nire doktorego tesia egiten ari naiz UPV/EHUko Historia Garaikideko sailean, Aintzane Rincón eta Nerea Arestiren zuzendaritzapean eta Eusko Jaurlaritzako doktoretza-aurreko laguntzarekin.
Doktorego tesi honetan Espainiako Trantsizio politikoko (1975-1986) maskulinitateak aztertzen ditut zinemaren bitartez. Lan hau historia garaikidea, genero ikerketak eta ikerketa kulturalak uztartuz gauzatu nahi dut, genero identitateak eta Trantsizio garaiko testuinguru soziopolitikoa elkarri nola eragin zioten aztertzen saiatzen naizen bitartean.