Eider de Dios

Eider de Dios Fernández Irakasle Atxikia da Barakaldon Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Sailan (EHU).Barakaldon jaio zen 1985ean, eta Historian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean (2003-2007). Historia Garaikideko Unibertsitate-barneko masterra egin ondoren, 2008an Ikertzaileak Trebatzeko beka eman zioten. 2016an defendatu zuen bere doktorego-tesia: Sirvienta, empleada, trabajadora de Hogar. Clase, género e identidad en el Gran Bilbao a través del servicio doméstico (1939-1985) («Zerbitzaria, enplegatua, etxeko langilea. Generoa, klasea eta identitatea frankismo-aldian eta trantsizioan, etxeko zerbitzuaren ikuspuntutik, 1939-1985»), Mercedes Arbaizak eta Miren Llonak zuzenduta. 2017an, XXVII. Victoria Kent Ikerkuntzako Nazioarteko Saria jaso zuen eta el VIII. Miguel Artola Saria. 

Generoaren historian eta ahozko historian kokatzen da haren ikerketa. Bereziki interesatzen zaizkio emakume langilearen identitatea eraikitzeko prozesua, etxeko langileen bilakaera, frankismo-aldian emigranteak Euskal Herrira egokitzeko prozesua eta Bilbo Handian desarrollismotik trantsiziora arte izan ziren gizarte-aldaketa handiak Memoria, subjektibotasuna, diskurtsoa eta esperientzia dira haren ikerketaren lau zutabeak.Azken urteetan, eta doktorego ondoko bi bekaren bidez (EHU 2018, Eusko Jaurlaritza 2020), interesatu dalangileen maskulinitatea eta bere krisia Euskal Herrian, Ingalaterrako Iparraldean eta Eskozian.

Javier Díaz Freirek eta Mercedes Arbaiza Vilallongak koordinatutako proiektuetan hartu du parte. Ikerketa-egonaldiak egin ditu Madrilgo Universidad Autonoman (2012), Leedseko Unibertsitatean (2017), Carlos IIIan (2019) eta Glasgowko Unibertsitatean (2019).

Berak idatzitako argitalpenen artean nabarmen daitezke, besteak beste:

ORCID
DIALNET
ACADEMIA.EDU

Utilizamos cookies propias y de terceros que almacenan y recuperan información cuando navega. Si está de acuerdo clique Aceptar. También puede personalizar sus preferencias por medio de la opción Configurar, donde podrá desactivar las cookies que no desee, excepto aquellas que sean imprescindibles para proteger su privacidad o identificarle. MAS INFORMACIÓN

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar