Júlia Roura Giró
Historian graduatua naiz (Bartzelonako Unibertsitatea), baita Historia Garaikideko Unibertsitate arteko masterduna ere (Euskal Herriko Unibertsitatea). Egun, doktoregaia naiz Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko Doktorego programan. Eusko Jaurlaritzaren doktorego aurreko diru-laguntza jasotzen ari naiz ikerketa egiteko, zeina Nerea Arestiren eta Bakarne Altonaga doktoreen zuzendaritzapean ari naizen egiten.
Nire ikerketa XX. mendearen lehen herenean kokatzen da, zeinak 1930eko hamarkadako Europan subjektibotasun politiko antifaxisten eraikuntza aztertzen baitu, ikuspegi transnazional eta intersekzional batetik. Emakumeen identitate antifaxisten eraketan generoak, klaseak eta nazioak zer nolako eragina izan zuten aztertzea dut helburu, bereziki politizazioaren dimentsio emozionala eta komunitate emozionalen balizko eraketan fokua jarriz. Gainera, faxismoaren legitimazioa maskulinotasunaren ikuskera espezifikoekin nola lotu zen ere aztertu nahi dut. Alegia, ondorioz emakumeen politizazioak eredu maskulino faxista kritikatzea eta alternatiba diskurtsibo eta praktikoak eraikitzea nola sortu zituen lantzea da ikerketaren xedea.
e-mail: julia.roura@ehu.eus