Maialen Altuna Etxeberria
Nire ibilbide akademikoa historia, antropologia eta ikasketa feminista eta generokoen bidegurutzean kokatzen da. Historiako ikasketekin hasi ostean, Gizarte eta Kultur Antropologiako lizentziatura eta Ikasketa Feministak eta Generokoak masterra eskuratu nituen, guztiak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).
2024an doktore titulua lortu nuen AHOA. Ahozko Historiaren Artxiboarekin lankidetzan egindako tesi batekin; bertan, frankismo garaiko errepresioaren eta genero-erresistentzien dimentsio emozionalak eta gorputz-dimentsioak aztertu nituen. Lan honek EHUko Micaela Portilla Saria jaso zuen. Era berean, tesiak Nazioarteko Aipamena jaso zuen Buenos Aireseko Unibertsitateko Genero Ikasketen Diziplinarteko Institutuan egindako hiru hilabeteko egonaldiari esker.
2013az geroztik Experiencia Moderna ikerketa-taldeko kidea naiz (Historia Garaikidea Saila, EHU), eta 2018. urtetik irakaskuntzan nabil hainbat gradutan (Gizarte Antropologia, Filosofia, Gizarte Lana, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak, Kazetaritza eta Publizitatea), baita Ikasketa Feministak eta Genero Ikasketak masterrean ere. 2025ean UNIBASQen Irakasle Agregatuaren akreditazioa lortu nuen.