Maialen Altuna Etxeberria
Maialen Altuna Etxeberria (Lasarte-Oria, 1985) Antropologia Sozial eta Kulturalean lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, baita Ikasketa Feminista eta Generokoak masterduna ere (UPV/EHU). Egun, Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea da (UPV/EHU).
Bere ikerketa-ibilbidea master amaierako lanarekin hasi zen, non emakumeek punk-rock taldeetan duten parte hartzea azterlana egin zuen, “Emakumeak punk-rock taldeetan” (2010) izenburupean. Urte horretan bertan, ikerketa bat egin zuen lehenengo frankismoan genero femeninoaren eraikuntzari buruz Tolosako Udalaren “Emakumeek Tolosako historiari egindako ekarpenak” II. Ikerkuntza Bekarekin.
2013-2016 urteen artean bere tesia garatu zuen Zabalduz 2012: Ingurune produktibo eta sozialarekin lankidetzan prestatzeko ikertzaileentzako deialdia programaren barruan, UPV-EHU eta AHOArekin (Memoriaren Artxiboa) batera lan eginez. Tesian, zeinetan lan egiten diharduen, lehenengo frankismoan genero-identitateen eraikuntzak jorratzen ditu egunerokoaren eta emozioen azterketatik abiatuta eta botere-harremanetan eta gorpuztasunean zentratuz.
2015. urtean egonaldi bat egin zuen Buenos Aireseko (Argentina) Filosofia Fakultateko Generoko Ikasketen Diziplinarteko Institutuan. Ankulegi Antropologia Elkarte euskaldunaren eta AHOAren (Memoriaren Artxiboa) kidea da.
Argitalpen nagusiak:
- Maialen Altuna (2018): “Represión cultural, género y control social en el primer franquismo. Análisis desde los bailes juveniles” en Esteban, Mari Luz y Hernandez, Jone Miren (coord.), Etnografías Feministas en el País Vasco, Barcelona: Edicions Bellaterra.
- Maialen Altuna (2016): «Emozioen erabilera genero-sistemaren inposaketan. Frankismoko dantzaldien kasua» in Esteban, Mari Luz y Hernandez, Jone Miren (coord.), Etnografia Feministak Euskal Herrian. XXI. Mendera begira dagoen antropologia, Bilbo: UEU-UPV/EHU.
- Maialen Altuna (2010): Emakumeak punk-rock taldeetan, Master amaierako lana, online argitaratua. Ikasketa Feministak eta Generokoak doktoretza-programa.