María Nieves García Pintor
Historian graduatua naiz Granadako Unibertsitatean, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Masterra egin dut unibertsitate berean, eta Historia Garaikideko Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikasketa hauek gauzatzen nituen bitartean, Granadako Unibertsitateko eta University of St. Andrewseko hainbat proiektutan parte hartu dut.
Gaur egun Eusko Jaurlaritzaren doktoregotza-aurreko laguntzarekin “La construcción de la masculinidad en la cultura política socialista (1879-1936)” izeneko nire tesi-proiektua garatzen ari naiz, Nerea Arestiren (UPV/EHU) eta Richard Cleminsonen (Leeds University) zuzendaritzapean. Nire tesian, kultura politiko sozialistaren eraikuntza eta garapena aztertzen dut genero-ikuspegitik. Horretarako, arreta jartzen diet sexua naturalizatzeko prozesuei, klase-identitatearen eraikitze prozesuko baldintzatzaile eta muga diskurtsiboei eta diskurtso sozialistan genero eta klase kategoriek izan zituzten harremanei.
Nire ikerketaren lehen emaitzak aurkeztu ditut:
Komunikazioa: Maitasuna eta aitatasuna kultura politiko sozialistan (1890-1920), 45th International Congress of the Association for Contemporary Iberian Studies, 2023ko irailaren 6-8, Oporto.
https://independent.academia.edu/MGarciaPintor
https://twitter.com/marinievesgp
marianieves.garcia@ehu.eus.