Jose Javier Díaz Freire

Historia Garaikidea Saila, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV / EHU), Sarriena auzoa z.g., Leioa, 48940, Espainia.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV / EHU) Historia Garaikidea Saileko irakasle titularra.
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV / EHU) Ikerketa-Talde bat zuzentzen du, “La experiencia de la sociedad moderna en España”, izena duena (Espainiako gizarte modernoaren esperientzia).

Bere ibilbide osoaren ezaugarri nagusia historiaren berrikuntza teoriko eta metodologikoa izan da, eraldaketa sozialerako tresna eraginkorragoa bihur zedin. Hortik dator marxismo estrukturalistaren kritikaren kontsiderazio goiztiarra eta ondorengo hizkuntzaranzko biraketa, genero-ikuspegia txertatzea ahalbidetu zuena eta emozioen historiaraino eramango zuena.

Bere lehenengo lanak Bigarren Errepublikari buruzkoak dira eta orduan berritzailea zen metodologia bat erabiltzeagatik nabarmentzen dira, gizarte zientzietan eta humanitateetan “bira linguistikoa” deritzonaren eragina zuena. Ikerketa horien xedea zen dinamika politiko errepublikanoa azaltzea Errepublikak haren jarraitzaileen artean sortu zituen itxaropen eta frustrazioen eta aldi berean haren aurkarien artean piztu zuen arbuioaren arabera. Baina bi fenomenoak garaiko kultura politiko ezberdinekin lotuta, zeinak ardatz berari buruz mintzatuz aurkezten diren: zibilizazioa-natura aurkaritza. Ondorioztatzen zen ezkerraren kultura politikoak abantaila bat lortzen zuela aurkaritza horretan, haren diskurtsoa hobe egokitzen baitzen modernitatea ezaugarritzen duen aurrerapenaren ideiara.

Ondorengo lanek historiografiaren berrikuntza teorikoaren bokazio horrekin jarraitzen dute, “historia postsoziala” deitu denean inskribatuz, baina paradigma diskurtsiboa gorputza, emozioa eta bizipena kontzeptuak oinarri dituen kritikaren mende jarriz eta genero-ikuspegiarekin aberastuz. Horrek ahalbidetu du azaltzea zergatik bihurtu ziren hogeigarren hamarkadako ordena soziala berriz osatzeko politikak gorputz femeninoa erreformatzeko saiakera bat. Eta zergatik topatzen ditugun diktaduraren ekimenarekin batera eskuineko katolikoarenak. Elizarentzat ohituren erreformak portaera publikoaz gain, diktadurak nahi zuen moduan, bizitza pribatu osoa barne hartu behar zuen. Are gehiago, hori zen Elizaren jarduketa-eremu nagusia. Hortik bere protagonismoa immoraltzat jotzen ziren boladen eta portaera femeninoen kontra.
Grin teoriko berdinarekin heldu zitzaion azterlan-multzo bati, zeina lehenengo euskal nazionalismoaren deseraikitzea gisa katalogatu daitekeen. Hura gidatzen duen ideia da nazionalismoaren eraikuntza emozio nazionalak jaso eta sortzen zituen gorputz baten eraikuntza izan zela. Euskal gorputz horren eraikuntza suertatu zen testuinguruaren ezaugarri nagusia euskal identitateari buruzko itaunketa intentsoa izan zen, modernizazioak sustatua eta euskaldunen gorputzari buruzko ezaugarriei buruzko itaunketa baten itxura hartu zuen eta ezaugarri horien idealizazioa ekarri zuen berekin. Idealizazio hori oinarri gisa baliatu zuen Sabino Aranak euskaldunen nagusitasun morala baieztatzeko Euskal Herriko etorkinen gainean eta bere nazionalismoa euskaldunak etorkinen aurrean babesteko politika gisa eraikitzeko.

Lanen beste multzo batek modernitatea aztertzen jarraitzen du emozioen historiaren ikuspegitik. Eta ondorioztatzen du gizakiek modernitateaz duten esperientzia malenkoniatsua dela, eta horren adibidea gisa Unamunok, 1876tik aurrera, Bilbo tradizionala desagertzean izan zituen erreakzioak ikertzen dira. Baina ez da mugatzen kasu jakin batera, esperientzia unamuniarra proposatzen da modernoaren esperientzia barrokoaren adierazpen gisa, gizakiei dagokienean melankoliak ezaugarritzen duena eta munduari dagokionean desilusionatua egoteak.

Azken argitalpenek maskulinitateak jasaten dituen eraldaketak jorratzen dituzte eta, generoaren ikuspegitik, gizarte modernoaren esperientziaren azterketa osatzen dute. Hori lantzeko beharrezkoa izan da aldi berean fundamentazio teorikoaren ahalegina egitea, zeinak modernitatearen eta modernizazioaren kontzeptuak arazo bihurtu dituen historiarekiko hurbilketa emozionala eta generoko hurbilketa berresten duen bitartean.

https://dialnet.unirioja.es
http://orcid.org/0000-0002-4302-7233

josejavier.diazfreire@ehu.es

 

Utilizamos cookies propias y de terceros que almacenan y recuperan información cuando navega. Si está de acuerdo clique Aceptar. También puede personalizar sus preferencias por medio de la opción Configurar, donde podrá desactivar las cookies que no desee, excepto aquellas que sean imprescindibles para proteger su privacidad o identificarle. MAS INFORMACIÓN

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar