Amek ez dute: amatasunaren bilakaera praktika artistiko eta kulturaletan

Amek ez dute: amatasunaren bilakaera praktika artistiko eta kulturaletan

Irudia: Gerda Taro. Emakumeak Lukács jeneralaren hileta-elizkizunean. Valentzian, 1937ko ekainaren 12an.

Azken urteetan, gero eta interes handiagoa dago ekoizpen kulturalen eta artistikoen eremutik amatasuna birpentsatzeko. Feminismoek aurreko hamarkadetan baino arreta askoz ere handiagoa ematen diete gaur egun amatasun praktikei, bai aktibismotik, bai arlo teorikotik.
Espainiar estatuan, eleberriak, pelikulak eta proiektu artistikoak askotariko ikuspegietatik lantzen ari dira amatasuna, baina amatasuna desidealizatzean oinarritzen dira guztiak, gero eta neoliberalagoa eta atomizatuagoa den gizarte honetan amaren irudia arazo gisa planteatzeko. Feminismoaren askotariko adarrek ahalegin handia egin dute amatasuna ezarpen sozial bat dela eta haren helburua emakumeak mendean hartzea dela adierazteko, baina, iruditeria kolektiboan, naturalizatuta dago amatasuna emakumeen helmuga biologiko eta soziala den ideia. Gainera, adinekoen, mendeko pertsonen eta gaixoen zaintzara zabaltzen da amatasuntzea.
Ama izateak dakarren esplotazioa arrazionalizatu egiten da, “ideologia maternalistak” izenekoei esker: gizartean defendatzen diren espektatiba afektibo batzuk barneratzean datza, amak bere burua baldintzarik gabeko maitasunaren eta mugarik gabeko zaintzaren iturri gisa ikusi dezan. Sophie Lewis kritikari feministak proposatzen duen moduan, familia abolitzeak aukera emango luke familiari esleitutako ugalketarekin lotutako zaintzak despribatizatzeko eta beste gizarte eraketa berdinzaleago bat imajinatzeko; familia suntsitzeak kapitalismoarekin amaitzea esan nahi du, ikuspegi intimoenetik. Gizarteak menderatu eta esplotatu egiten du ama, eta etxeko
operazio zentroaren erro bilakatzen da, kapitalismoa indartzea ahalbidetzeko.
Baina, aldi berean, gizartearen aurkako figura da, suntsitzen gaituen sistema batentzat ekoizten baitu. Zer esan nahi du ama instrumentalizazio kapitalista eta patriarkal horretatik askatzeak? Amaren zer zati geratzen da, behin familia abolituta? Eta, nola imajinatu dezakegu ama desjabetzaren marka gisa, harreman iraunkorrak eraikitzeko, ahaidetasunaz gain, beste modu berdinzaleago batzuk badirela gogoratzeko?
Praktika artistiko, kultural eta bisualen bidez amatasuna eta haren irudikapenak berridazten, aztertzen eta arazo gisa planteatzen saiatuko diren proposamenak jaso nahi ditugu. Hitzaldiak gaztelaniaz eta euskaraz egin daitezke. Eremu akademikotik zein eremu artistikotik, kulturaletik, aktibistatik edo herri eremutik datozen ikerketak onartzen ditugu, honako ardatz tematikoei buruzkoak izanez gero:
1. MAHAIA: Amaren desafektua: lan afektiboa eta erresistentzia motak
Moderatzailea: Katryn Evinson (Columbia University)
Amaren lana, lana bada, zer lan motaz hitz egiten ari gara? Amaren lanak, zati handi batean, alderdi afektibo bat duela ulertzen badugu, zer ondorio ditu haren gehiegizko esplotazioak amen egoera emozionalean? Gaur egungo testuinguruan, amatasunaren esperientzia gizartetik isolatuta eta atomizatuta garatzen da, historian zehar orain arte inoiz ikusi ez den bezala. Hala, agertzen den sintometako bat seme-alabekiko disoziazio emozionala da. Klinikari dagokionez, adierazpen hori patologia gisa sailkatzen da, erditu osteko depresio gisa. Dena den, disoziazio —edo desafektu— horrek hainbat forma hartu ditzake eta, klinikaz harago, arazo psikosozial baten adierazpen gisa ulertu daiteke. Soldatapeko langileen buruko osasun arazoen gorakadaren atzean honakoa dagoela teorizatu izan da: kapitalismoa indartu izanaren ondorioei eta lan arloko baldintza prekarioen normalizazio gero eta handiagoari aurka egiteko modu inkontziente bat. Modu berean, esan al genezake “amaren
desafektua” arbuio sintoma bat dela, amaren lanaren gehiegizko esplotazioaren aurrean? Kultura arloko sorkuntzek haien askotariko adierazpenetan amaren desafektua nola landu duten arakatuko dugu mahai honetan.
— Lan afektiboa eta amatasun grebarako estrategia multzoa.
— Amatasuna eta buruko osasuna.
— Desafektua eta amaren subjektibotasunaren desegitea, eta autoafektazioaren ideiarekin duen lotura, subjektibatzeko premisa gisa.
— Amaren desafektuaren esanahiaren eta kultura arloko sorkuntzetan adierazteko moduen aldaketa historikoak.
2. MAHAIA: Genealogia fantasmak praktika artistiko eta kulturaletan
Moderatzailea: Maite Garbayo-Maeztu (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Griselda Pollockek, Mary Cassat artistaren amatasunaren ikonografia aztertu zuenean, honakoa esan zuen: modernismoak haren modernitatea definitu zuela, ez soilik amaren figura abolituta, baizik eta haren sormenaren jabetza kenduta. Modernismoak tronutik kendu zuen madonna eta, harekin batera, ama; eta modernitateko espazio publikoen kontrakoa zen leku batera zokoratu zuen. Amatasunaren oklusio hori estuki lotuta dago genealogia femeninoen eta/edo feministen gabeziarekin. Hori konpontzen saiatu izan dira, artearen historian zehar eta praktika kulturaletan esku hartze feministak proposatuta.
Mahai honet
an, genealogia femeninoak eta/edo feministak eraikitzearen gainean hausnartzen duten proposamenak jaso nahi ditugu, feminismoetatik abiatuta artearen historian eta praktika kulturaletan modu kritikoan esku hartzeko funtsezko tresna gisa.— Las representaciones de lo materno en el arte y la cultura.
— Feminismoak lan genealogiko gisa.
— Amatasunaren adierazpenak artean eta kulturan.
—Amatasunaren presentziak eta absentziak praktika artistiko eta kulturaletan.
— Amaren irudia lotura genetikotik eta familia nukleotik harago doazen beste ahaidetasun forma batzuetatik pentsatzea.
3. MAHAIA: Amatasuna errefusatzea
Moderatzailea: Julia Montilla (Universitat de Barcelona)
Amatasunarekiko errefusak aurpegi ugari ditu, eta osasun arazorik ez duten emakumeekin lotu daiteke; hau da, ugaltzeko gaitasuna duten arren, ez ugaltzea, abortatzea, abandonatzea edo infantizidioa aukeratzen duten emakumeekin. Ugalketa eskubideak edo horien gabezia ezagututa egiten dituzte aukera horiek, eta hainbat konturekin lotuta egon daitezke, hala nola desafektuarekin edo buruko osasunarekin. Haurdunaldia lan gisa ulertu daiteke. Ondorioz, norberaren borondatearen aurka haurdun geratu beharra bortxazko lan gisa ulertu daiteke. Premisa horretan oinarrituta, ama ez izatearen erabakia praktika artistiko eta kulturaletatik lantzen duten komunikazioak jasoko ditugu.
— Abortu libre eta doakoaren aldeko eta antisorgailuen erabileraren aldeko borroka.
— Amatasun senaren mitoaren eraikuntza soziala, eta hura zalantzan jartzea.
— Ugaltzen ez diren emakumeen estigmatizazioa (berekoi, heldugabe edo osatugabetzat hartzen dira).
— Erditzen ez direnei inposatutako betebeharrak (adibidez, hirugarren adineko ahaideen zaintzaz arduratzea).
— Infantizidioa, erresistentzia ekintza gisa (adibidez, esklabotza testuinguruetan).
4. MAHAIA: “Egoezinaren banaketa sexuala”. Amatasunak, matxinadak eta ekintza kolektiboa
Moderatzaileak: Cecilia Pascual (ikertzaile independentea) eta María Rosón (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea)
Temma Kaplanen kontzientzia femeninoa kontzeptutik abiatuko gara. Emakumeek lanaren banaketa sexualaren ondorioz haiei esleitutako eskubideak defendatzeak ondorio politiko erradikalak izan ditzakeela ulertzen da kontzeptu horrekin, aipatutako banaketa nagusiki kontserbadorea izan arren. Egoera zapaltzaile baten aurrean, emakumeak nola antolatu izan diren edo ohiko oreka hautsia berreskuratzeko protestak nola egin izan dituzten lantzen duten proposamenak jaso nahi ditugu. Zehazki, amatasuntzen duten horietan edo hazkuntza lanetan eta bizitza zaintzeko ardura lanetan parte hartzen duten horietan zentratuko gara.
“Egonezinari” dagokionez, kontzeptua bera konplexu bilakatzen duten erresistentziarako estrategiak eta prozesuak nabarmentzen ditugu. Izan ere, ekintza kolektiboak eraldatu, (de)formatu eta lehertu egiten ditu mugimendua antolatzen duten abiapuntuak.
— Bizitza kontserbatzea eta zaintzea, ekintza kolektiboen edo indibidualen bidez.
— Fitxategien eta iturrien gaineko abordatze metodologikoak. Esamesak, txutxu-mutxuak, abestiak. Ohikoaren poetikak.
— Protestaren antolaketa esperientziaren bidez, sindikatuen edo gremioen aldarrikapen helburuetatik
desbideratuta edo horien osagarri gisa.
— Maiatzeko Plazako amak, memoria eta historia; Drogaren aurkako amak; Narkotrafikoa eta hezur bilatzaileak; Amatasuna borroka armatuaren eta gerrillaren testuinguruan.
— Amatasunak, sexuagatiko erbestealdiak, migrazioak.
5. MAHAIA: Amatasunen lanak. Aurrez debaluatutako gorputzetan/espazioetan pilatzen den guztia
Moderatzailea: Luisa Fuentes Guaza (ikertzaile independentea eta aktibista)
“Etxeko” espazioan inbrikatutako genero esleipenek zeharkatzen dituzte amatasun praktikak. Espazio hori pilaketa eremu bat da, politizatzeko aukerarik ematen ez duena, politikoki izendatu ezin dena. Horrek etengabeko ondorioak eta derramak eragiten ditu praktika horiez arduratzen diren gorputzetan, eta etxeko esklabotza garaikideak errepikatzen dira. Hala, espazioak eta gorputzak debaluazio sistemiko batean korapilatzen dira, eta ez-izate egoeran kokatzen dira. Ardatz horietan oinarrituta, amatasun praktikek barne hartzen dituzten askotariko lanen aniztasuna, espezifikotasuna eta ondorioak arazo gisa planteatzen dituzten proposamenak jaso nahi ditugu. Genero-esleipenek zeharkatutako espazioekin etengabeko negoziazioan daude horiek: erromantizaziorako inertziak, betiereko ukapena, psiko-betebeharrak eta heteroaginduak.
— Etxeko langileen borrokak, ama kolektibizatuen borrokak eta bi borroken arteko aliantza posibleak, espazioen politizazioa dela eta.
— Amen gorputzen gaineko ondorioak: amatasun praktikak onartzen dituzten amak eta gorputzak, ez-izatearen baldintzak eragindako zauri historikoa dela eta.
— Amatasun praktikek barne hartzen dituzten askotariko lanen aniztasuna, espezifikotasuna eta arazo gisa ulertzea.
— Gizartean eta historian emakumearen gorputzarekin lotutako espazioen debaluazioa.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEMUGA
— Hitzaldien proposamenak 2024ko apirilaren 30a baino lehen bidali behar dira: hitzaldiaren izenburua, zein gaitan ardazten den eta 250 hitz inguruko laburpena, euskaraz edo gaztelaniaz, ohar biografiko laburrarekin batera (10 lerro, gehienez ) (txantiloia: https://t.ly/mU8Bz), bidali proposamena helbide honetara: proyectoritmos@gmail.com (emailaren izenburuan mahaiaren zanbakia sartu)
— Batzorde antolatzaileak berrikusi ondotik, kongresuaren zuzendaritzak emango du onarpen erabakiaren berri 2024ko maiatzaren 15a baino lehen.
— Hitzaldiak (15 minutukoak) euskaraz edo gaztelaniaz eskainiko dira.
IZEN-EMATEAK
— Entzule gisa izen-emateko: email proyectoritmos@gmail.com

EGITARAUA
16:00 16:30 18:00
Ongietorri, Maite Garbayo-Maezturen eskutik (Ramón y Cajal ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitateko
Artearen eta Musikaren Historia Sailean). Proiektuaren IP: PID2021-126211OA-I0. RITMOS.
Ritmos del Trabajo Femenino en la Historia del Arte y la Cultura Visual (Estado español, 1936-2022).Experiencia Moderna Ikerketa Taldea

1. MAHAIA. Desafektuak. Lan afektiboa eta amatasun greba.
Koordinatzailea: Katryn Evinson (University of Columbia, New York)
Katixa Agirre eta Mar García Puig idazleen arteko elkarrizketa.
“Ama txarrak eta idazle onak”.
Osteguna, uztailak 4 Goizean
10:00 – 12:30 – 16:30 18:00

2. MAHAIA. Genealogia fantasmak: amatasunaren presentziak eta absentziak praktika kulturaletan.
Koordinatzailea: Maite Garbayo-Maeztu (EHU)
3. MAHAIA. Amatasuna errefusatzea.
Koordinatzailea: Julia Montilla Campillo (UB)

4. MAHAIA. “Egoezinaren banaketa sexuala”. Amatasunak, matxinadak eta ekintza kolektiboa.
Koordinatzaileak: María Rosón Villena (UCM) eta Cecilia Pascual (ikertzaile independentea)
Rosalva Aída Hernández Castillore (Antropologia Sozialeko Ikerketen eta Goi Mailako Ikasketen
Zentroa (CIESAS), Mexiko) hitzaldia.
“Mexikoko emakume bilatzaileak: Amatasunaren politizazioa eta hildakoen zaintza”.
Ostirala, uztailak 5
10:00 12:30 14:00

5. MAHAIA. Amatasunen lanak. Aurrez debaluatutako gorputzetan/espazioetan pilatzen den guztia.
Koordinatzailea: Luisa Fuentes Guaza (UAM, Madril). Ona Bros (Artista)
“BetaBlastoCuir eta izotzaren komunitateak”

Itxiera eta agurra.

BATZORDE ANTOLATZAILEA: Maite Garbayo-Maeztu (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU) / María Rosón Villena (Universidad
Complutense de Madrid) / Katryn Evinson (Duke University) / Julia Montilla Campillo (Universitat de Barcelona) / Luisa
Fuentes Guaza (Activista e Investigadora independiente) / Cecilia Pascual (Investigadora Independiente)

JAITZI PDFa

Hombres feministas y masculinidad en la España contemporánea

Hombres feministas y masculinidad en la España contemporánea

“Hombres feministas y masculinidad en la España contemporánea” liburuaren aurkezpena

Egilea: Jesús Espinosa Gutierrez

Lagunduko dio:
Teresa Laespada   Diputada foral de Empleo, cohesión social e Igualdad

Astelehena, 12 de febrero de 2024 Hordua: de 18 a 19.30 horas
Bizkaiko Batzar Nagusia   Hurtado de Amezaga kalea,  6  BILBAO

Utilizamos cookies propias y de terceros que almacenan y recuperan información cuando navega. Si está de acuerdo clique Aceptar. También puede personalizar sus preferencias por medio de la opción Configurar, donde podrá desactivar las cookies que no desee, excepto aquellas que sean imprescindibles para proteger su privacidad o identificarle. MAS INFORMACIÓN

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar