Ariane Martinez Aretxabaleta

Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Historia Garaikideko Unibertsitate arteko Masterra egin ondoren, UPV/EHUn izen bera duen doktoretza-programan jarraitu zituen ikasketak, Nerea Arestiren zuzendaritzapean.
Lehenengo bi urteetan dirulaguntza bat eskuratu zuen “Zabalduz: Prestakuntza bidean dauden ikertzaileak ingurune produktibo eta sozialarekin elkarlanean” izeneko I+G+b programaren bidez. Era horretan, aldi berean lan egin zuen UPV/EHU eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko tutoretza bikoitzeko ikerketa-proiektuan. Egun, irakasle-lana ikerketarekin batera jorratzen du.
Generoaren historia eta artearen historia interesatzen zaio. Hala, bere ikerketa-ildoak identitateen eraikuntza-prozesuak eta arteak eredu horiek (bir)ekoitzi eta errealitateari esanahia berri bat emateko gaitasuna aztertzea ditu ardatz. Bere doktoretza-tesiaren esparru kronologikoa eta geografiakoa XIX. mendearen Euskal Herrian eta XX. mendearen lehenengo hamarkadetan kokatzen da, eta garai hartako euskal gizartea osatu zuten masen kultura politikoak, aztertzen ditu arte plastikoetan izan zuen islaren bidez, (bereziki pinturan, baina eskulturan, marrazkian eta grabatuan ere bai). Horrela, arteak, eragile sozial eta politiko gisa, klase-identitateak, identitate nazionalistak eta genero-identitateak sortzen nola lagundu zuen ikertzen saiatzen da.

arianehezkuntza@gmail.com

Utilizamos cookies propias y de terceros que almacenan y recuperan información cuando navega. Si está de acuerdo clique Aceptar. También puede personalizar sus preferencias por medio de la opción Configurar, donde podrá desactivar las cookies que no desee, excepto aquellas que sean imprescindibles para proteger su privacidad o identificarle. MAS INFORMACIÓN

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar