Ariane Martinez Aretxabaleta

Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Historia Garaikideko Unibertsitate Arteko Masterra egin ondoren, UPV/EHUn izen bera duen doktoretza-programan jarraitu zituen ikasketak, Nerea Arestiren zuzendaritzapean.
Lehenengo bi urteetan dirulaguntza bat eskuratu zuen Zabalduz: Prestakuntza bidean dauden ikertzaileak ingurune produktibo eta sozialarekin elkarlanean izeneko I+G+b programaren bidez. Era horretan, aldi berean lan egin zuen UPV/EHU eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko tutoretza bikoitzeko ikerketa-proiektuan. Egun, irakasle-lana ikerketarekin batera jorratzen du.
Genero-historian eta artearen historian interesa izanik, bere ikerketa-ildoak identitateen eraikuntza-prozesuak eta arteak eredu horiek (bir)ekoitzi eta errealitateari esanahia berri bat emateko gaitasuna aztertzea ditu ardatz. Bere doktoretza-tesiaren esparru kronologikoa eta geografiakoa XIX. mendearen Euskal Herrian eta XX. mendearen lehenengo hamarkadetan kokatzen da, eta garai hartako euskal gizartea osatu zuten kultura politikoak, masenak, aztertzen ditu arlo kulturalean izan zuen islaren bidez, zehazki arte plastikoetan (bereziki pinturan, baina eskulturan, marrazkian eta grabatuan ere bai). Horrela, ikertzen saiatzen da nola lagundu zuen arteak, eragile sozial eta politiko gisa, klase-identitateak, identitate nazionalistak eta genero-identitateak sortzen.
Orain arte eskuratu dituen azken emaitzetako batzuk hainbat kongresu eta mintegitan azaldu dira. Parte-hartze berrienen artean honakoak nabarmentzen dira: “Nación y género en las pinturas de Ignacio Zuloaga”, Ikertzaile Gazteen Nazioarteko III. Kongresua. «Mundo hispánico: cultura, arte y sociedad», Leóngo Unibertsitatea, 2017ko azaroa; “Culturas políticas en construcción. Género, nación y clase en el arte del País Vasco (1876-1936)”, En Construcción Mintegi Metodologikoa, Madrilgo Unibertsitate Konplutensea, 2018ko otsaila eta martxoa; “Feminidades, masculinidades y nación en las pinturas de Gustavo de Maeztu. Un primer ejercicio interpretativo”, Ikerketa Soziokulturaletako Ikertzaile Gazteen Elkartearen (AJIES) II. Topaketa Zientifikoa, Oviedoko Unibertsitatea, 2018ko martxoa.
https://ehu.academia.edu
https://www.researchgate.net
ariane.mrtnz@gmail.com