Laura Cruz Chamizo
Historian lizentziatu nintzen Deustuko Unibertsitatean 2012an, aurreko ikasturtean Manchesterreko Unibertsitatean ikasteko Erasmus beka bat eskuratu ondoren. Ikasketak amaitzean, Historia Garaikideko Unibertsitatearteko Masterrarekin espezializatu nintzen, eta zenbait ikasgai egin nituen bai UPV/EHUn bai Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Egun, nire doktoratu aurreko ikerketan murgildua nago UPV/EHUko Historia Garaikideko Doktoretza Programan Nerea Aresti Estebanen zuzendaritzapean.
Nire ikerlanaren izenburua “La figura del/a militante en el Partido Comunista de España (PCE) durante la Transición (1975-1982)” da, eta haren xede nagusia militantearen figura txertatzea kultura politikoen definizioari testuinguru jakin horren barruan. Horretarako, ezinbestekoa deritzot subjektuen subjektibitatea aintzat hartzea haiek osatzen dituzten diskurtsoak jaso, berriz bereganatu eta berriro idaztean. Bereziki interesatzen zait arreta jartzea eguneroko bizitzaren instrumentalizazioan, kultura politiko bakoitza osatzen duten diskurtsoak transmititu eta prestatzeko erabiltzen den baliabidea den aldetik. Diskurtso horiek dimentsio emozional esanguratsua dute, eta kideen artean lotura ideologikoa zein emotiboa sustatzen dute.
Honako ekarpenak egin ditut kongresuetara berriki:
- “¿Ustedes los comunistas siempre son comunistas?”: Asesinato en el comité central (1981) y el arquetipo del buen comunista. Komunikazioa: XV Congreso de la Asociación de Historia Contemporánea, Universidad de Córdoba, 10 de septiembre 2021ç
- “¿No os duele el Partido?: contradicciones y emociones militantes ante la crisis del Partido Comunista de España de 1982”. Hitzaldia:Jornadas “La crisis del comunismo español. 40 años de 1982”, Universitat Autónoma de Barcelona (UAB), 28 de octubre de 2022.
-
Argitalpenak
- “Un silencio multitudinario: la matanza de Atocha y la contención emocional comunista”, Ayer, 124 (2021:4), pp. 307-329.
https://metaaprendizaje.academia.edu/LauraCristinaCruzChamizo