Laura Cruz Chamizo

Historian lizentziatu nintzen Deustuko Unibertsitatean 2012an, aurreko ikasturtean Manchesterreko Unibertsitatean ikasteko Erasmus beka bat eskuratu ondoren. Ikasketak amaitzean, Historia Garaikideko Unibertsitatearteko Masterrarekin espezializatu nintzen, eta zenbait ikasgai egin nituen bai UPV/EHUn bai Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Egun, nire doktoratu aurreko ikerketan murgildua nago UPV/EHUko Historia Garaikideko Doktoretza Programan Nerea Aresti Estebanen zuzendaritzapean.

Nire ikerlanaren izenburua «La figura del/a militante en las culturas políticas antifranquistas de la Transición (1975-1982)” da, eta haren xede nagusia militantearen figura txertatzea kultura politikoen definizioari testuinguru jakin horren barruan. Horretarako, ezinbestekoa deritzot subjektuen subjektibitatea aintzat hartzea haiek osatzen dituzten diskurtsoak jaso, berriz bereganatu eta berriro idaztean. Bereziki interesatzen zait arreta jartzea eguneroko bizitzaren instrumentalizazioan, kultura politiko bakoitza osatzen duten diskurtsoak transmititu eta prestatzeko erabiltzen den baliabidea den aldetik. Diskurtso horiek dimentsio emozional esanguratsua dute, eta kideen artean lotura ideologikoa zein emotiboa sustatzen dute.
Honako ekarpenak egin ditut kongresuetara berriki:

  • “The politics of national reconciliation and emotional containment: a brief study of the Spanish Communist Party (1975-1977)». Eleventh European Social Science History conference konferentzian. València (2016ko martxoak 30 – apirilak 2).
  • “La influencia del feminismo en el ideal del militante comunista en la transición a la democracia (1975-1982)”. Frankismoari buruzko Ikerketen IX. Topaketan. Granadako Unibertsitatea, Granada (2016ko martxoak 9-10).

Halaber, interes zientifikoa duten hainbat jardueratan kolaboratu dut berriki. “Modernidades en conflicto. IV Jornadas Doctorales Interuniversitarias de Historia Contemporánea” izeneko jardunaldian (València 2016ko uztailak 13–15), ezarritako ordena zalantzan jarri duten edo hura erorarazi asmoz aurre egin dioten mugimendu antagonistak, kultura politikoak eta mugimendu sozialak ardatz izan zituen lan-ildoa dinamizatzen eta eztabaida bultzatzen kolaboratu nuen.

Eta, azkenik, “Las Otras Protagonistas de la Transición. Izquierda radical y movimientos sociales” kongresuaren Batzorde Zientifikoaren eta Batzorde Antolatzailearen kide ere izan naiz (Madril, 2017ko otsailak 24 eta 25). Kongresuaren asmoa zen topagune izatea Trantsizioko ezker erradikalari eta haren protagonista izan ziren talde libertario, autonomo eta alternatiboetako militanteei eta mugimendu sozialei buruzko ikerketa berrientzat.

Academia.edu-ko profila: https://metaaprendizaje.academia.edu/LauraCristinaCruzChamizo

ccruzch@gmail.com

Utilizamos cookies propias y de terceros que almacenan y recuperan información cuando navega. Si está de acuerdo clique Aceptar. También puede personalizar sus preferencias por medio de la opción Configurar, donde podrá desactivar las cookies que no desee, excepto aquellas que sean imprescindibles para proteger su privacidad o identificarle. MAS INFORMACIÓN

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar