Aintzane Rincón

Historia Garaikidean Doktorea. 2012ko ekainaren 15ean irakurri zuen bere tesia UPV/EHUn: “Representaciones de género en el cine español (1936-1982): Figuras y fisuras”,. Ikerketak Santiago de Compostelako Unibertsitateko Juana de Vega Katedrako Saria (2013) eta Historia Garaikideko Elkartearen Miguel Artola V. Saria (2013) eskuratu zituen.

Bere ikerketa lana frankismo eta trantsizio aldietako feminitate eta maskulinitate eredu orokortu eta normatiboen azterketan zentratu da. Horretarako, aldi bakoitzean ospe handiena izan zuen filmografiaren irakurketa interpretatiboa egin du, zinemak imajinario kolektiboa islatzeko gaitasuna ez ezik, bere eraikuntzan aktiboki lan egiteko duen ahalmena ere azpimarratuz. Zinemagintza popularrak garai horietan portaerak eta gorputz normatibo jakin batzuk naturalizatzeko izan zuen ahalmena kontuan hartuta, forma horien azterketari heltzeaz gainera, zinemaren hizkuntzaren monolitismoa zalantzan jartzen duten irakurketak ere proposatu ditu.Gaur egun, elementu berriak txertatzen ari da bere ikerketetan: emozioen historiaren ikuspegia, subjektibitateen eta zinemaren arteko harremana aztertzeko; maskulinitateetan enfasi bat, genero ikuspegiaren alorraren barnean; eta iturri berrien erabilpena masa-kulturaren produkzioaren ikerketaren baitan.

  1. urtetik Experiencia Moderna Ikerketa Taldeko kidea da.

UPV/EHU-ko Irakasle Agregatua da Historia Garaikidea Sailean. Unibertsitate bereko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultatean “Gizarte Komunikazioaren Historia Orokorra” irakasgaia irakasten eta koordinatzen du. Graduondoko honako irakasgaiak ere irakasten ditu:
– “Cultura Visual y Género II” Nafarroako Unibertsitate Publikoak Huarte Arte Garaikideko Zentroarekin eskaintzen duen “Prácticas Artisticas y Estudios Culturales. Cuerpos, Afectos Territorio” Masterrean.
– “Historia Contemporánea: Controversias, Miradas y Perspectivas Historiográficas” Historia Garaikideko Unibertsitateareko Masterrean.

Honako liburuen egilea da:

• Representaciones de género en el cine español (1939-1982): figuras y fisuras. (CEPC eta USC, 2014).
• Arantza Anzizar antropologoarekin: Ametsak egi bihurtuz. San Nikolas ikastolako lehenengo andereñoak (1963-1969) – Caminando por un suelo. Las primeras andereños de la ikastola San Nikolas (1963-1969) (Getxoko Udala, 2014).
• Bakarne Altonaga eta Maialen Arangurenekin: Historiagintzaren ikuspegi berriak: teoria eta praktika (UEU eta UPV/EHU, 2017).

Argitaratu dituen beste lan batzuk honako hauek dira:

• “Del Génesis a Christian Dior. Tensiones y cambios en el matrimonio franquista a través del cine (1958-1963”. Arenal. Revista de historia de las mujeres. 27/2 (2020).
• “Marisol y Pepa Flores. Los significados políticos de una estrella (1960-1985)”. Cuadernos de Historia Contemporánea, 41 (2019).
• “Modelos de feminidad aceptable para una sociedad en transformación”. Letra Internacional, 124 (2017).
• “Zine-Formak, Gorputz-Formak. Diskurtso zinematografikoa eta gorputzen eraikuntza”. Alaitz Aizpuru eta Bakarne Altonaga (koord.): Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak. Gorputzen eta binario sexualaren eraikuntzaz (UEU, 2014).
• “Cuerpos enfrentados en Sin novedad en el Alcázar”, Miguel Ángel Ruiz Carnicer (ed.): Falange. Las culturas políticas del fascismo en la España de Franco (1936-1975) (Instituto Fernando el Católico, 2013).
• “El ideal de feminidad de la posguerra en transformación a través de la película El último cuplé (Juan de Orduña, 1957)”, Carme Molinero eta Javier Tèbar (eds.): VIII Encuentro Internacional de Investigadores del Franquismo (UB, 2013).
• “Marisol y tío Agustín: Dos paletos en Madrid. Un estudio del éxodo rural desarrollista a través del cine”. Ecléctica, 2 (2013).

PROFILAK
https://orcid.org/0000-0001-8821-4465
https://metaaprendizaje.academia.edu/AintzaneRinc%C3%B3n
https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=3261992

EMAILS
aintzane.rincon@ehu.eus

Utilizamos cookies propias y de terceros que almacenan y recuperan información cuando navega. Si está de acuerdo clique Aceptar. También puede personalizar sus preferencias por medio de la opción Configurar, donde podrá desactivar las cookies que no desee, excepto aquellas que sean imprescindibles para proteger su privacidad o identificarle. MAS INFORMACIÓN

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar