Aintzane Rincón
Historia Garaikideko Doktorea EHUn. Bertan irakurri zuen bere tesia: “Representaciones de género en el cine español (1936-1982): Figuras y fisuras” (Genero irudikapenak espainiar zineman (1936-1982): ereduak eta pitzadurak), 2012ko ekainaren 15ean. Frankismo-aldian eta Trantsizio-aldian identitate-eredu femeninoak eta maskulinoak aztertzen zentratu du bere ikerketa-lana. Horretarako, aldi bakoitzean ospe handiena izan zuen filmografiaren irakurketa interpretatiboa egin du, zinemak imajinario kolektiboa islatzeko gaitasuna ez ezik, bere eraikuntzan aktiboki lan egiteko duen ahalmena ere nabarmenduz. Arau-ereduen azterketari heltzeaz gain, film-hizkuntzaren monolitismoa zalantzan jartzen duten interpretazioak ere proposatu ditu. Bere tesiak Santiago de Compostelako Unibertsitateko Cátedra Juana de Vega Saria eta Historia Garaikideko Elkartearen Miguel Artolaren V. Saria eskuratu ditu 2012. urtean.
Gaur egun, elementu berriak txertatzen ari da bere ikerketetan: alde batetik, subjektibitateek eta horiek zinemarekin duten harremanaren azterketarako emozioen historia; bestetik, genero ikuspegiaren baitan maskulinitateen azterketa sakonagoa; eta, azkenik, ikerketarako iturri kultural berrien erabilpena.
2005. urtetik Experiencia Moderna Ikerketa Taldeko kidea da.
EHU-ko irakasle Agregatua da Historia Garaikidea Sailean. Unibertsitate bereko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultateko Kazetaritza Graduko “Gizarte Komunikazioaren Historia Orokorra” irakasgaia irakasten eta koordinatzen du.
Honako liburuen egilea da:
• Representaciones de género en el cine español (1939-1982): figuras y fisuras. (CEPC eta USC, 2014).
• Arantza Anzizar antropologoarekin: Ametsak egi bihurtuz. San Nikolas ikastolako lehenengo andereñoak (1963-1969) – Caminando por un suelo. Las primeras andereños de la ikastola San Nikolas (1963-1969) (Getxoko Udala, 2014).
• Bakarne Altonaga eta Maialen Arangurenekin: Historiagintzaren ikuspegi berriak: teoria eta praktika (UEU eta UPV/EHU, 2017).
Argitaratu dituen beste lan batzuk honako hauek dira:
• “Del Génesis a Christian Dior. Tensiones y cambios en el matrimonio franquista a través del cine (1958-1963”. Arenal. Revista de historia de las mujeres. 27/2 (2020).
• “Marisol y Pepa Flores. Los significados políticos de una estrella (1960-1985)”. Cuadernos de Historia Contemporánea, 41 (2019).
• “Modelos de feminidad aceptable para una sociedad en transformación”. Letra Internacional, 124 (2017).
• “Zine-Formak, Gorputz-Formak. Diskurtso zinematografikoa eta gorputzen eraikuntza”. Alaitz Aizpuru eta Bakarne Altonaga (koord.): Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak. Gorputzen eta binario sexualaren eraikuntzaz (UEU, 2014).
• “Cuerpos enfrentados en Sin novedad en el Alcázar”, Miguel Ángel Ruiz Carnicer (ed.): Falange. Las culturas políticas del fascismo en la España de Franco (1936-1975) (Instituto Fernando el Católico, 2013).
• “El ideal de feminidad de la posguerra en transformación a través de la película El último cuplé (Juan de Orduña, 1957)”, Carme Molinero eta Javier Tèbar (eds.): VIII Encuentro Internacional de Investigadores del Franquismo (UB, 2013).
• “Marisol y tío Agustín: Dos paletos en Madrid. Un estudio del éxodo rural desarrollista a través del cine”. Ecléctica, 2 (2013).