Abel Díaz

La Lagunako Unibertsitatean, ULLn (Tenerife), Historian Lizentziaduna izanik Garaiko Historia Masterra egin dut Euskal Herriko Unibertsitatean, UPV/EHUn, eta egun doktoretza-tesi bat garatzen ari naiz bertan Garaiko Historia Programaren barruan, “Homosexualidad y masculinidad normativa en el franquismo (1939-1976)” izenburupean.
2015eko deialdian doktoratu aurreko kontratu bat lortu nuen UPV/EHUn prestakuntza bidean dagoen ikertzaile izateko (PBI). Berriki ikerketa-egonaldi bat egin dut Buenos Aireseko Unibertsitatearen (Argentina) Gino Germani Ikerketarako Institutuan (IIGG).
Nire doktoretza-ikerketaren xedea da diktadura frankistan gorputz homosexualak izan zuen eraikuntza historikoa aztertzea. Ikuspegi ez esentzialista batetik abiatzen naiz eta denboraren joan-etorrian homosexualitateari egotzi zitzaizkion esanahi sozialak aztertzea dut ardatz. Azterlan honetan arreta berezia eskainiko diet homosexualitatea kriminalizatzeko mekanismo ezberdinei, batez ere jardun judizialen bidezkoari, zeina garai hartan Gaizkile eta Alferren Legea aplikatuz argi eta garbi adierazten zen, eta, aldi berean, hipotesi produktibo bati jarraiki, termino foukaltianoetan, subjektuetan identitate homosexual bat osatzean izan zituen ondorio konstitutiboei. Ildo horretan, iturrien berreskuratzea jakintza adituetatik harago doa (medikuntza, psikiatria eta legedia), fenomeno zabalagoen berri emateko, sexualitatearen beste iruditeria batzuei dagozkienak, herritarrenari kasu.
Nire lanean era kritikoan konbinatuko ditut nire prestakuntza osatu dudan unibertsitateen ikerketa-taldeen tradizio teoriko-metodologikoak –historia postsozialaren esparruan, diskurtsoa eta gorputza azpimarratuz errealitatearen esanahien ekoizle diren aldetik. Halaber, genero-ikuspegia oso elementu garrantzitsua izango da analisi honetan, eragin zuzena baitu, Nerea Arestik garatutako proposamenei jarraiki, sexualitatean eta hark ezberdintasun sexualarekin duen lotura pentsatzeko abiapuntu ditudan hipotesietan.

Nire argitalpen berriak:
DÍAZ, Abel (2021), «Afeminados de vida ociosa: Sexualidad, género y clase social durante el franquismo», Historia Contemporánea, núm. 65, pp. 131-162.
DÍAZ, Abel (2020), «Tensions between Body and Soul: Homosexuality(s) in the Basque Country during the First Francoism», en Marta LUXAN SERRANO, Jone Miren HERNÁNDEZ GARCÍA y Xabier IRUJO AMÉZAGA (eds.), LGBTQI+ in the Basque Country, Reno, Center for Basque Studies, pp. 117-138.

Nire argitalpenak jarraitzeko: https://revistas.ucm.es
Harremanetarako posta elektronikoa: abeldzdz@gmail.com

Utilizamos cookies propias y de terceros que almacenan y recuperan información cuando navega. Si está de acuerdo clique Aceptar. También puede personalizar sus preferencias por medio de la opción Configurar, donde podrá desactivar las cookies que no desee, excepto aquellas que sean imprescindibles para proteger su privacidad o identificarle. MAS INFORMACIÓN

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar