Mercedes Arbaiza

Historialaria naiz. 1994an doktoratu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean, Historia Garaikidearen Sailean. Doktoratu ondoko prestakuntza Pompeu Fabra Unibertsitatean gauzatu nuen, Ekonomia eta Finantzen Sailean.

Irakaslea naiz. UPV/EHUko irakasle titularra naiz 1997az geroztik. Gizartearen eta Lan Harremanen Historia ikasgaia ematen dut Lan Harremanak graduan, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean. Hainbat ikasgai ematen ditut gizarte modernoen eraikuntzari buruz, genero-ikuspegia oinarri hartuta, Euskal Herriko Unibertsitatearen zenbait masterretan:

• Historia Garaikideko Unibertsitatearteko Masterra: “Generoaren ekarpena gizarte-eraikuntzan” (Miren Llonarekin batera).
• Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra: “Feminismoa, Subjektua eta Modernitatea”.
Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa Masterra: “Genero-Politikak eta Enplegua”.
Nire ikertzaile-ibilbidea hainbat fasetan banatua dago. 1900 eta 2000 artean Manuel González Portillak zuzentzen zuen ikerketa-taldea abian jartzen lagundu nuen. Ikerketa-taldea Demografia Historikoa eta Historia Soziala eta Ekonomiari buruzkoa zen, eta esparru horretan defendatu nuen nire doktoretza-tesia, Euskal Herriko modernitatea berrikusteko ahalegin bat, epe luzeko ikuspegi batetik (1825-1936) eta “pribatu” gisa hartzen diren gizarte jarduketa-sorta batean oinarrituta (XVI.-XX. mendeak). Historiaren diziplina demokratizatzeko asmoz, aldaketa sozial eta kulturalak jorratu nituen eta, horretarako, aztertu nituen erregimen demografiko eta familiarrak, lurrak eta herentzia immateriala eskualdatzeko sistemak, gizonen eta emakumeen lan-arloko bizipenak, haien mugikortasun-pautak eta baliabideetarako sarbidea autoritate hierarkiko edo berdinzalearen arabera. Emaitzek korronte erromantiko nazionalistetatik zein industrialismo liberaletik oinordetutako estereotipo batzuk berrikusi zituzten. Erruralismoa euskal gorputz sozialaren euskarri identitario bakar gisa zalantzan jarri dut jada garai foraletik (XVI.-XIX. mendeak). Mundu urbanoaren pisua goratzen da –lurra heredatu ez zutenena, baserritik “kanporatuak” izan zirenena–, garai moderno honen dinamika sozialean. Aldi berean, berrikusi ditut kapitalismo goiztiar baina suntsitzaile batekin lotutako euskal garaikidetasunaren sorrerari buruzko ikuspuntu liberal baikorragoak. Kapitalismoaren kostu sozial handiak eta hark euskal identitate eta kulturan duen inpaktua frogatu nituen.
2001az geroztik, Experiencia Moderna EHUko ikerketa-talde finkatuko (ITF) kidea naiz. Nire ikerketak modernitateari buruzko nire ikerketa-xedea birplanteatu du, eta Experiencia Moderna ikerketa-taldeak artikulatzen duen tesi nagusia du abiapuntu. Esfera kultural edo diskurtsiboaren lehentasuna subjektibitatearen eta giza-ekintzaren instantzia gisa hartuta, genero-harremanek esperientzia modernoa ematen den esanahi-esparrua areagotzen dute. Generoaren, identitateen eta lanaren ekonomiaren arteko harremanean zentratu naiz bi ikerketa-ildo aipagarritatik:
a. Espainian lanarekin lotuta subjektibitate femeninoen sorreraren historia bat, gizarte modernoetan genero- eta klase-identitatearen eratzearen historian inskribatua. Emaitzarik garrantzitsuenetako bat da “auzi soziala” eta generoaren auzia fenomeno indisoziableak izan direla XX. mendean langile-identitatearen birdefinizioan. Lana esperientziarako eta klase-kontzientzia pizteko espazio gisa hartuta, emakumeak narratiba sozialisten barruan subjektu politiko izateko (ez)gaitasunaren baldintzak aztertu dira.
b. Lan femeninoa epe luzean aztertzeak berekin dakar ezinbestean eskola ekonomiko klasikoaren, marxistaren eta neoklasikoaren lanaren kontzeptua bera edo enpleguarena birplanteatzea. Genero-ikuspegia, pentsamendu kritiko gisa feminismoak duen tresna, berrikusketa epistemologikoa egin du subjektu kognoszentearen, edo hobeto esanda esperimentatzen duenaren, eta objektu ezagunaren, edo eskarmentudunaren, arteko harreman-motei buruz. Ikuspegi epistemologikotik, ezinbestean, auzi honetara eramaten du: nork erabakitzen du zer den materiala eta zer ez den materiala? Gizarte garaikideetan alderdi ekonomikoen esanahiari buruzko galdera erantzuten saiatu naiz edo, bestela esanda, nola eratzen den ekonomiaren objektua.
Interpretazio ekonomikoaren esparrua emakumeen lan-eskarmentutik abiatuta, materialaren munduari dagokionaren (ekonomikoa) eta ekonomikoa ez denaren munduari dagokionaren (subjektiboa edo kulturala) gainean dominantea den utilitarismoaren binarismoarekin haustea planteatzen dit. Ekonomiaren objektua historikoki eraiki izan da eta sortu duen subjektuarekin zerikusia du. “Pertsonala dena politikoa da” dioen proposamena gertakari politikoa eta epistemologikoa izan zen. Hau da, zientzia ekonomikoarentzat ikusezinak ziren espazioak, begirada politikoaren eraginik ez zutenak, analisi sozialekin zerikusirik ez zutenak, haien balizko izaera subjektiboa zela-eta, analisi zientifiko eta sozialen xede bihurtu dira. Bestela esanda, eduki ekonomikoa eman zaie (eta, beraz, politikoa) episteme kapitalistaren mende definitzen diren harreman sozialak haien izaera subjektibo eta emozionala dela-eta eta, hortaz, ezagutza zientifikoarekin zerikusirik ez dutenak. Baieztatu dira hautu indibidualaren kontzeptuaren estutasunak eta mugak, baita erabilgarritasun arrazionalarena edo aukeraren kostuarena ere emakumeen jarduketa ekonomikoak bideratzen dituen paradigma gisa. Era horretan, agerian geratzen da ekonomia politikoaren izaera androzentrikoa, subjektu ekonomiko smithiarra zalantzan jarriz, eta iruditeria liberal ekonomikoaren historikotasuna proposatuz. Logika ekonomikoa (materiala) ez da ontologikoki auzi kulturala baino lehenagokoa.
2013tik aurrera, nire ikerketa-lanak emozioek subjektu politikoen eta gizarte-antagonismoaren sorreran duten eginkizuna aztertzea izan du ardatz. Hori bai, ikerketa-taldearen ildoa ezaugarritzen duen posizio postmetafisikoa abandonatu gabe. Emozioak ikerketagai gisa interes historiografikoa dute protestaren eta tentsio politikoaren eragile gisa hartzen direnean, bai eta aldaketa historikoaren motor erabakigarri gisa ere. Esperientzia emozionala interpretatzen dut subjektibitate kolektibo berriak (mugimendu sozialak) sortzeko aukera azaltzen duen gertakari gisa. Nire tesia da narratiba politikoen, sozialismoaren eta feminismoaren arrakastak, mugimendu sozialak diren aldetik, datzala gorputz-disposizioak abiapuntu hartuta dagoeneko konfiguratuta zeuden komunitate emozionalak politizatzeko izan zuten gaitasunean. Gorputz sozialaren lotura haustura (herria, klasea, etab.) dator harreman sozialen aldaketa emozionalak direla-eta ematen da, emozioak diskurtso politikoak hedatzeko oinarri diren finkagailu historiko eta sozial gisa hartuta.
Eider Diosen doktorego-tesia zuzendu dut, Miren Llonarekin batera: “Sirviente, empleada, trabajadora del hogar. Género, clase e identidad en el franquismo y la transición a través del servicio doméstico” (1939-1985). Doktorego-tesi horrek Victoria Kent 2016 eta Historia Garaikidearen Elkartearen Miguel Artola 2016 sariak eskuratu zituen.
2008az geroztik Ramón Rubial Fundazioaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmena zuzentzen dut, Euskal Herriko mugimendu sozialistaren kulturaren historiari eta memoriari lotutako azterketak eta ikerketak bultzatzeko asmoz. Hitzarmen horren esparruan sortu da, hain zuzen, Euskal Sozialismoaren Dokumentazio Zentroa (www.ramonrubial.net), euskal kultura sozialistaren ondare dokumentala kontserbatze aldera. Gainera, “Ramón Rubial: Historia y Memoria” proiektua zuzendu dut. Proiektu hori lehenengo pertsonan kontatua dago eta euskaldun berezi baten historia da, zeinak XX. mendean sozialismoaren historiaren unerik garrantzitsuenak bizi dituen.
Egun Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen duen (Berdintasun Saila) Feminismoaren historia eta memoria Bizkaian (1904-2018) proiektua zuzentzen dut.
Euskal Herriko Unibertsitateko argitalpen-zerbitzuak editatzen duen “Historia Garaikidea” bildumaren aholkularitza-taldeko kidea naiz, bai eta “Historia Contemporánea” aldizkariko erredakzio-kontseiluko kidea ere. Espainiako Teologoen Elkarteak (ATE) editatzen duen “Aletheia” bildumaren batzorde zientifikoaren kidea naiz, baita “Iglesia Viva” aldizkariaren zuzendaritza-batzordearena ere.
Nire argitalpen nagusiak hemen:

https://ehu.academia.edu/MercedesArbaiza
https://www.researchgate.net/profile/Mercedes_Arbaiza/

mercedes.arbaiza@ehu.eus

Utilizamos cookies propias y de terceros que almacenan y recuperan información cuando navega. Si está de acuerdo clique Aceptar. También puede personalizar sus preferencias por medio de la opción Configurar, donde podrá desactivar las cookies que no desee, excepto aquellas que sean imprescindibles para proteger su privacidad o identificarle. MAS INFORMACIÓN

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar